10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 27ko 151/2007 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu huts Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoko kideen arteko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horren bitartez deialdiaren oinarriak ere onetsi ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 27an eman 151/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu huts Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoko kideen arteko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta bere oinarriak onetsi ziren.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 33. artikuluak (40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 2koa) Nafarroako Polizia Kidegoetako kabo izatera iristeko sarbidea arautzen du, eta prozedura bezala kategoria igotzeko lehiaketa ezartzen.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren (azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuak emandako idazketa) bidez esleituak ditudan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu huts (20 barne igoerako txandan eta 10 igoera txanda irekian) Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoko kideen arteko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bere oinarriak eta eranskinak onestea.

2. Ebazpen hau, deialdiaren oinarriak eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu huts (20 barne igoerako txandan eta 10 igoera txanda irekian) Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoko kideen arteko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia

ARAUAK

1. Xedea.

Deialdiaren xedea da Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu huts kategoria igotzeko lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu hutsak funtzionario araubidekoak eta C mailakoak dira, Nafarroako Foruzaingoari atxikitakoak.

1.1. Deialdiko lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:

a) 20 lanpostu barne igoerako txandan, Foruzaingoko kideentzat (aurrerantzean barne igoerako txanda).

b) 10 lanpostu igoerako txanda irekian, Nafarroako Polizia kidegoetako kideentzat eta udaltzainentzat (aurrerantzean igoerako txanda irekia).

1.2. Hona hemen deialdiaren xede diren lanpostuak, herriak eta atxikitzeko unitateak:

1.2.1. Herritarren Segurtasunerako Arloa:

-Herritarrak Babesteko Dibisioa:

Prebentzio Brigada:

3 lanpostu Prebentziorako Talde Nagusian, Iruñean aritzekoak, 4336, 5972 eta 5986 plantilla-zenbakiak dituztenak.

3 lanpostu Prebentziorako Zangozako Taldean, Zangozan aritzekoak, 5973, 5974 eta 5975 plantilla-zenbakiak dituztenak.

2 lanpostu Prebentziorako Tafallako Taldean, Tafallan aritzekoak, 5982 eta 5990 plantilla-zenbakiak dituztenak.

2 lanpostu Prebentziorako Lizarrako Taldean, Lizarran aritzekoak, 5995 eta 7997 plantilla-zenbakiak dituztenak.

4 lanpostu Prebentziorako Altasuko Taldean, Altsasun aritzekoak, 7998, 7999, 8000 eta 8001 plantilla-zenbakiak dituztenak.

4 lanpostu Prebentziorako Elizondoko Taldean, Elizondon aritzekoak, 8002, 8003, 8004 eta 8005 plantilla-zenbakiak dituztenak.

-Esku Hartzeko Dibisioa:

6 lanpostu Esku Hartzeko Brigada Nagusian, Iruñean aritzekoak, 8006, 8007, 8008, 8009, 8010 eta 8011 plantilla-zenbakiak dituztenak.

1.2.2. Ikerkuntza Kriminaleko Arloa:

-Polizia Judizialaren Dibisioa:

Lanpostu bat Polizia Judizialaren Tuterako taldean, Tuteran aritzekoa, 8012 plantilla-zenbakia duena.

Lanpostu bat Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadan, Iruñean aritzekoa, 8013 plantilla-zenbakia duena.

Lanpostu bat Osasunaren kontrako Delituen Brigadan, Iruñean aritzekoa, 8014 plantilla-zenbakia duena.

-Polizia Zientifikoaren Dibisioa:

3 lanpostu Laborategiko Brigada Kriminalistikoan, Iruñean aritzekoak, 8015, 8016 eta 8017 plantilla-zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz, haiek betetzeko burutuko den lehiaketaren ondoriozkoek eta deialdiko 9. oinarrian aipatzen den hautapena egin baino lehen Foruzaingoan egiten diren berregituraketen ondorioz bidezko direnek ordeztuko dituzte aurreko lanpostuak. Lehiaketa horren gainean deialdi hau bukatutzat eman aitzin ebatziko da.

1.3. Ordainsariak

Haietaz jabetzean indarra duten xedapenekin bat aplikatzekoak diren oinarrizko lansariez eta lansari osagarriez ordainduko dira lanpostuak.

2. Aplikatzekoak diren arauak

Prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

3. Izangaien betebeharrak.

3.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Barne igoerako txandan:

1.-Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako Foruzaingoko foruzain gisa.

2.-Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) Igoerako txanda irekirako:

1.-Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak: lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea polizia lanpostuan.

2.-Udaltzainak: lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea udaltzain lanpostuan eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako polizia izateko beharrezkoa den Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu dutela egiaztatzea.

3.-Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

3.2. Bi txandetako izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

4. Eskabideak.

4.1. Deialdian parte-hartzeko eskabideak aurkezteko tokia eta epea:

a) Deialdian parte-hartzeko eskabideak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

c) Eskabidearen eredu ofiziala deialdiaren I. eranskinean ageri da. Nafarroako Gobernuaren aipatutako edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri, Interneten bidez ere lortzen ahal delarik, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

4.2. Barne igoerako txandako izangaiek aurkeztu beharreko beste agiriak (Nafarroako Foruzaingoko kideak).

Barne igoerako txandako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalararen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik Nafarroako Foruzaingoko foruzain bezala 3 urteko gutxieneko antzinatasuna eta izangaiaren egoera administratiboa egiaztatzen duten agiriak, bai eta egindako eta aitortutako zerbitzuak ere. Dokumentazio hori ofizioz kreditatuko du Administrazioak, datu horiek kudeatzen dituen Administrazio Unitateak deialdia egin duen organoari dokumentazioa bidali ondoren.

c) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak.

4.3. Igoera txanda irekiko izangaiek aurkeztu beharreko beste agiriak (Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak eta udaltzainak):

Igoera txanda irekiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalararen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

b) Organo eskudunak emandako ziurtagiria, izangaiak Nafarroako Polizia Kidegoetako bateko kide bezala lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena.

c) Udaltzainek organo eskudunak emandako ziurtagiria gehituko dute, udaltzain bezala lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna dutela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

d) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako ziurtagiria, interesdunak eskola horrek emandako Polizia izateko beharrezko Oinarrizko Ikastaroa gainditu duela egiaztatzen duena.

Betebehar hau Administrazioak egiaztatuko du ofizioz, Nafarroako Segurtasun Eskolak deialdia egin duen organoaren aurrean egindako ziurtagiriaren bitartez.

e) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

4.4. Jatorrizko agirien bitartez edo behar bezala konpultsatutako kopien bitartez frogatu beharko ditu izangaiak prozedura honetan parte-hartzeko betebeharrak betetzen dituela eta alegatutako merituak.

5. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost (5) egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela deialdia egin duen organoaren aurrean eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, datu hauek baizik ez dira agertuko: polizia edo udaltzain zenbakia, Nafarroako Poliziako zein kidegotako kide den izangaia edo atxikitako toki entitatea eta zein igoera txandatan aurkeztu den.

Halaber, kategoriaz igotzeko onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrenda interesdunen esku egonen da Nafarroako Gobernuko web orrialdean (www.navarra.es, "Zerbitzuen katalogoa" "Enplegu Publikoa").

6. Epaimahaia.

6.1. Osaera.

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Juan José Salaberri Galbete, Komisario Nagusia eta Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloko burua.

Ordezkoa: María Pilar Zapico Revuelta, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Gerardo Goñi Ilundáin, Komisario Nagusia eta Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloko burua.

Ordezkoa: Agustín Gastaminza Oiz, Komisario Nagusia eta Foruzaingoko Aginte eta Sostengu Arloko burua.

-Mahaikidea: Iruñeko Udaltzaingoaren ordezkari bat.

Ordezkoa: Iruñeko Udaltzaingoaren ordezkari bat.

-Mahaikidea: langileak ordezkatzen dituzten kasuan kasuko organoek proposaturiko ordezkari bat.

Ordezkoa: langileak ordezkatzen dituzten kasuan kasuko organoek proposaturiko ordezkari bat.

-Mahaikide idazkaria: José María Canales Arana, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: María Jesús González Muñoz, Barne Zuzendaritza Nagusiko Zehapen Prozeduraren Ataleko burua.

6.2. Eraketa eta jarduketa.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoak bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabarrak gertatzen direnean.

Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako aholkulari espezialistak biltzen ahalko ditu epaimahaiak. Aholkulari horiek laguntza emanen diete epaimahaikideei eta beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira.

7. Kategoriaz igotzeko lehiaketaren elementuak.

7.1. Epaimahaiak, elkarren segidan eta bere hurrenkeran, kategoriaz igotzeko lehiaketako hurrengo elementuak baloratuko ditu:

a) Merezimenduak:

-Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu

-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu.

-Hizkuntzak: gehienez ere 20,50 puntu.

b) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere 25 puntu.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez ere 15 puntu

7.2. Merezimenduak:

Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimendu horiek lehiaketan parte-hartzeko eskabidearekin batera alegatu beharko dira eta agirien bidez frogatu, jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Fase hau bukatzean, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak eta erreklamazioak aurkezteko 5 egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek beren eskubideen arabera komeni zaiena alegatu ahal dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epamahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko ditu.

7.3. Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa.

2008ko apirilean izanen da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan zehaztuko dira proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Idatziz eginen da eta Foruzaingoko kabo lanpostuaren edukia eta eginkizunei buruz epaimahaiak proposatutako txostenak idatzi edo kasu praktikoak landu beharko dira, edo bi gauzak. Pliken bidez eginen da eta izangaiek lau ordu izanen dituzte egiteko.

Proba hau baztergarria izanen da eta, gainditzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lortutako puntuazioa lehiaketako beste ataletan eskuratutakoari gehituko zaio, izangai bakoitzaren guztizko puntuazioa lortzeko.

Epaimahaiak jendaurrean jarriko du proba praktikoa gainditu dutenen zerrenda, Nafarroako Gobernuko Jauregiko iragarki oholean.

7.4. Txosten psikoteknikoa:

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Atalak, lanpostuaren edukiei eta eginkizunei buruzko proba praktikoa egin ondoren, gainditzen duen izangai bakoitzari buruzko txosten psikotekniko bat eginen du. Horretan, izangai bakoitza deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen den baloratuko da.

Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Egin baino lehen, Foruzaingoko buruak lanpostuaren ezaugarriak onets ditzala proposatuko dio Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Epaimahaiari onespen horren berri emanen zaio.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 15 puntura baloratuko da.

7.5. Behin-behineko kalifikazioak eta erreklamazioak.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lortutako puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama dezaten balorazio horri buruz.

8. Izangaien zerrenda, erdietsitako guztizko puntuazioaren araberakoa.

Deialdiaren aurkako erreklamazioak egiteko epea iraganda eta hauek ebatzita, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko Jauregiko iragarki oholean eta web orrialdean (www.navarra.es "Zerbitzuen katalogoa" "Enplegu publikoa") argitaratuko du lanpostuaren edukiei eta eginkizunei buruzko proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioa eta kategoriaz igotzeko lehiaketako elementu bakoitzean lortutako puntuazioen batuketa adierazita.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hori eginda ere, berdinketak oraindik jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9. Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Barne igoerako txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute igoera txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txanda irekiko lanpostu hutsen bat, orduan barne igoerako txandakoei gehituko zaie.

Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada barne igoerako txandako lanpostu hutsen bat, orduan bete gabekotzat joko da eta ez zaie gehituko igoera txanda irekikoei.

9.2. II. eranskinaren arabera (Merezimenduen Baremoa) eta euskaraz jakiteagatik ematen den puntuazioa lanpostua kokatzen den eremuaren arabera ematen dela kontuan hartuta, epaimahaiak hiru zerrenda argitaratuko ditu izangai bakoitzaren guztizko puntuazioarekin, lanpostua eremu euskaldunean, mistoan edo ez euskaldunean dagoen kontuan hartuta.

Zerrenda bakoitza guztizko puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko da. Guztizko puntuazioa lehiaketaren elementu guztietan lortutako puntuazioen batuketatik aterako da. Hurrenkera bera segituko da aipatu zonifikazioaren arabera sailkatutako lanpostu hutsen hautaketa ekitaldiak egiten direnean.

Nafarroako Foruzaingoko buruak lehenespen-ordena igorriko dio Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendariari, izangaiak plantilla organikoan atxikipen modalitate gisa designazio librea duten destinoetara atxikitzeko.

Organo eskudunak oinarri honetako aurreko lerroaldean aipatzen den moduan izendatzen ez baditu izendapen librearen bidez bete beharreko lanpostu batzuk, horiek hurrengo lerroaldeetan xedaturiko hautapenean sartuko dira.

Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren zerbitzuak horretarako deituko duen ekitaldian lanpostu hutsak honako arauen arabera esleituko dira:

Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, eremuen mugaketa abenduaren 15eko Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

Lanpostu hutsen aukeraketa eremu euskaldunean eginen da lehenik, ondoren eremu mistoan eta azkenik eremu ez euskaldunean.

10. Kategoriaz igotzeko ikastaroa.

10.1. Zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa.

Segurtasun Eskolak ematen duen Foruzaingoko kabo izateko ikastaroa egiteko, lehiaketa gainditu duten eta eman beharreko lanpostu hutsen kopuruan sartzen ahal diren izangaiek zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eskatuko diote kide diren administrazio publikoari. Hori dena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko Prestakuntza ikastaroaren hasierako egunetik ondorioak dituena.

10.2. Izaera baztertzailea.

Nafarroako Segurtasun Eskolak emandako prestakuntza ikastaroa baztertzailea izanen da. Ikastaroa bukatutakoan, izangaiak "Gai" edo "Ez gai" izanen dira, eta "Ez gai" kalifikatutako izangaiek ezin izanen dute izendatuak izan.

10.3. Araubide Juridikoa eta ordainsariak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera arautuko da prestakuntza ikastaroa.

Ikastaroak irauten duen bitartean, izangaiei Foruzaingoko kabo lanpostuari dagozkion hasierako lansaria eta berariazko osagarria emanen dizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, baita hasierako lanpostuak aitorturik zeuzkaten gradu, antzinatasun eta familiarendako laguntzari dagozkienak ere.

Ikastaroa bukatu ondoren, aurreko lerroaldean aipatzen diren lansariak ez dira gehiago kobratuko.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, izangaiek besterik gabe euren sorburu-administrazioan ari ziren lanpostuetara itzuli beharko dute.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ikastaroa gainditzen duten izangaien zerrenda igorriko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, izendatu ditzan eta lanpostu hutsak banatu diezazkien.

11. Izendapena eta lanpostuen esleipena.

11.1. Izendapena

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditzen duten izangaiak Foruzaingoko kabo izendatuko ditu ebazpen baten bidez, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, destinoak aukeratzeko orduan merezimendu kualifikatuak kontuan hartu gabe.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.2. Atxikipena.

Barne zuzendari nagusiak kasuan kasuko antolaketako unitateetara atxikiko ditu izendatuak, kasua bada Foruzaingoko buruaren proposamena eta deialdiko 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz izangaiek egindako aukeraketa kontuan hartuta.

11.3. Lanpostuaz jabetzea.

Izendatutako izangaiek izendapenean xedatzen den egunean jabetu beharko dira lanpostuaz. Behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuez jabetzen ez direnek kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.

Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, aplikatu beharreko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

11.4. Aurreikuspen sozialeko araubidea.

Hautapen probak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiek Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emanen dute eta bertan kidetuko dira eta araubide horrek babestuko ditu, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako araubidean izena emanak badira, izendatu aitzin, orduan babes araubide horretan irautea erabakitzen ahalko dute edo aipatutako Gizarte Segurantzaren araubide orokorrera afiliatzen ahalko dira.

11.5. Bizileku betebeharra.

Izendatzen direnek destinoa duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udal mugape horretan finkatuko dute bizilekua. Destinoa administrazioko organo eskudunek aldatzen ahalko dute.

12. Aurkeztutako agiriak.

Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak eskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13. Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Nafarroako foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu betetzeko deialdia

......................... jaunak/andreak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia duena: ....................., letra ......., 19......... ...............ren .................(e)an jaiotakoa, ..........., jaioterria: ...................., probintzia ..................., gaurko helbidea .........., herria: .............., probintzia: ............., karrika .............., zenbakia ......., solairua ...., letra .............., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ...................., laneko telefonoa ....................., sakeleko telefonoa: ..................

Agertu da eta egoki den moduan dio (X batez adierazi bidezko dena)

f Nafarroako Foruzaingoko kide dela.

f ..............ko Udaltzaingoko kide dela.

f Udaltzaina dela ........................an (herria)

Nafarroako Foruzaingoko izateko 30 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an), zehazten dudan txandan:

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Deialdiaren 4.2. oinarrian xedatutakoaren arabera, honako agiriak aurkezten ditudala:

NANaren fotokopia konpultsatua, aitzinaldea eta ifrentzua.

Nafarroako Udaltzainen Kidegoetako polizia izateko izendapena eta jabetze data eta lanpostu horren antzinatasuna eta egoera administratiboa frogatzen dituzten agiriak, organo eskudunak emandakoak.

Udaltzain izateko izendapena eta jabetze data eta lanpostu horren antzinatasuna eta egoera administratiboa frogatzen dituzten agiriak, organo eskudunak emandakoak

Beste orrialde batean alegatu eta aipatzen ditudan merezimenduen egiaztagariak.

Iruñean, 200.....(e)ko ................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI KUDEATZAILEA

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

1) Nafarroako polizia kidego batean, polizia edo agente lanetan, edo udaltzain gisa, egiazki eta lanpostu finko eta jabetzakoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu

2) Nafarroako Polizia Kidego batean egiazki eta kabo lanpostu aldi baterakoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3) Administrazio publiko baten menpeko beste segurtasun Indar eta kidego batean langile finko gisa, edo beste administrazio batean udaltzain gisa, zerbitzuan emandako urte bakoitzeko 1,50 puntu polizia edo agente lanetan.

4) Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 4 puntu.

5) Doktore edo lizentziatu gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere 2 puntu.

6) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak polizia lanarekin zerikusia izanez gero baloratuko dira bakarrik. Ez dira inolaz ere baloratuko kidegoan sartzeko edo kategoriaz igotzeko trebakuntza ikastaroak.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 25 puntukoa izanen da, gehienez.

c) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 20,50 puntu.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5na puntu gehienez ere.

Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik puntu bat emanen zaie.

Destinoa Elizondon eta Altsasun duten lanpostuetan, euskaraz jakitea gehienez ere 5,50 punturekin baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik ez edukiz gero, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik 1,10 puntu emanen dira. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 12/1 emanen da.

Destinoa Iruñean eta Lizarran duten lanpostuetan, euskaraz jakitea gehienez ere 5,25 punturekin baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik ez edukiz gero, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik 1,05 puntu emanen dira. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 12/1 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak azterketak antolatzen ahal ditu. Balorazio hori loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Iragarkiaren kodea: F0800101