10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

37/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostiko arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 4ko 1425/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiadiagnostiko arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko irailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 120. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 30eko 1302/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostiko arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ALVAREZ GALVAN, BEGOÑA

ALVAREZ TUTOR, JORGE

CIRIZA ESANDI, MERCEDES

DE BLAS MENDIVE, M.ª AMAIA

EZCURRA IBAÑEZ, MERCEDES

FORRADELLAS MORALES, ANA

MIRANDA ORELLA, LUIS

SANMARTIN SAN MARTIN, SARA ITXASO

SARASIBAR SUBIZA, MARIA ELENA

TOLOSA ARRIETA, ITZIAR

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiko 1.1 arauan aipatzen diren lanpostuen kopurua, destinoak eta plantilla zenbakiak hauexek dira:

Lanpostu kopurua: 5.

Destinoak:

-1 Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan. Plantilla zenbakia: 068809.

-1 Lizarrako Osasun Barrutian. Plantilla zenbakia: 063623.

-3 Tuterako Osasun Barrutian. Plantilla zenbakiak: 065424, 067336, 065264.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Miguel Angel Gil Asenjo, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Juan Damaso Aquerreta Beola, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jesús Pina Insausti, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Jorge Olier Arenas, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Beatriz Elduayen Aldaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Fermín Urtasun Grijalba, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Cabada Giadas, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

4. Oposizioaldiko lehen proba 2008ko urtarrilaren 31n hasiko da, 16:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako batzar gelan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0800447