1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERGOIENA

2008. urteko karga tasak

Ergoienako Udalak, 2007ko azaroaren 29an egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-2008. urteko karga tasak.

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,20.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,60.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea: 1.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2.-Erabaki honek 2008. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALjean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienan, 2007ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0718593