1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2007ko azaroaren 16an Lizarrako Udalaren osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, entitatearen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea erabaki zuen, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen idazkaritzan, hamabost eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2007ko azaroaren 19an.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L0718256