1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

3983/2007 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 281/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 2691/2007 Ebazpenaren aurkakoa da. Ebazpen horren bidez, alde batetik, ez zen zati batean onartu Javier Marino Monreal Gainzak laugarren hautaprobaren behin betiko emaitzen aurka aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa; emaitzok foruzain izateko 108 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak onetsi zituen (deialdi hura Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 2289/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Eta, beste alde batetik, ebazpen haren bidez ezetsi egin zen aipatutako pertsona horrek berak jarritako gora jotzeko errekurtsoaren gainerako zatia, bai eta Enrique Lezcano Galindok emaitza haien aurka jarritako errekurtsoa ere.

Enrique Lezcano Galindok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 2691/2007 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, alde batetik, ez zen zati batean onartu Javier Marino Monreal Gainzak laugarren hautaprobaren behin betiko emaitzen aurka aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa; emaitzok Foruzaingoko foruzain izateko 108 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak onetsi zituen (deialdi hura Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 2289/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Eta, beste alde batetik, ebazpen haren bidez ezetsi egin zen aipatutako pertsona horrek berak jarritako gora jotzeko errekurtsoaren gainerako zatia, bai eta Enrique Lezcano Galindok emaitza haien aurka jarritako errekurtsoa ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enrique Lezcano Galindok jarritako 281/2007 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea Enrique Lezcano Galindori, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0719479