1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

144/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, ekainaren 5eko 81/2007 Foru Aginduaren bidez, "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta, Ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, jendaurrean paratu zuen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak eta ingurumen eragina zehazteko.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, 2007ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntzaren Ingurumen eraginaren adierazpena aurkeztu zuen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu. Hala ere, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren eskakizunak zirela-eta, linea elektriko baten trazadura aldatu da. Horrek behartu du beste lur batzuk okupatzera, eranskinean adierazi bezala.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betikoz onestea.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 1.665.574,20 eurokoa da.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Lekunberriko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko azaroaren 30ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

LEKUNBERRIKO SAIHESBIDEA-ALBIASU

Behin betikoz okupaturiko lurrak eta zortasunak, aireko linea elektrikoen ondorioz Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LEKUNBERRIKO UDAL MUGAPEA

LE-3 GOICOECHEA MARTIJA, PEDRO 146 438 9 AIREKOA 12 296 HARIZTIA

LE-5 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 23 69 AIREKOA 12 300 A LARREA

LE-21 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 11 33 AIREKOA 12 650 HIRIKOA

LE-3 GOICOECHEA MARTIJA, PEDRO 11 33 4 AZPIKOA 12 296 HARIZTIA

LE-5 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 141 423 24 AZPIKOA 12 300 A LARREA

LE-6 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 60 180 4 AZPIKOA 12 303 LARREA

LE-7 ASTIZ ALBIZU,VICENTE 3 9 AZPIKOA 12 304 LARREA

LE-12 IRAÑETA JUANMARTIÑENA, JOSE M. 50 150 8 AZPIKOA 12 473 LARREA

LE-14 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 215 645 12 AZPIKOA 12 476 A LARREA

LE-15 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 32 96 4 AZPIKOA 12 477 ZUHAIZTIA

LE-16 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 57 171 8 AZPIKOA 12 478 BAZKALEKUA

LE-17 ECHARRI GOROSTIAGA, M. ANGELES 21 63 4 AZPIKOA 12 662 HIRIKOA

LE-20 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 5 15 8 AZPIKOA 12 8050 HIRIKOA

Aldi baterako okupazioa, linea elektrikoen ondorioz Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LEKUNBERRIKO UDAL MUGAPEA

LE-3 GOICOECHEA MARTIJA, PEDRO 146 438 64 AIREKOA 12 296 HARIZTIA

LE-5 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 23 69 AIREKOA 12 300 A LARREA

LE-21 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 11 33 AIREKOA 12 650 HIRIKOA

LE-3 GOICOECHEA MARTIJA, PEDRO 11 110 25 AZPIKOA 12 296 HARIZTIA

LE-5 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 141 1.410 150 AZPIKOA 12 300 A LARREA

LE-6 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 60 600 25 AZPIKOA 12 303 LARREA

LE-7 ASTIZ ALBIZU,VICENTE 3 30 AZPIKOA 12 304 LARREA

LE-12 IRAÑETA JUANMARTIÑENA, JOSE M 50 500 50 AZPIKOA 12 473 LARREA

LE-14 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 215 2.150 75 AZPIKOA 12 476 A LARREA

LE-15 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 32 320 25 AZPIKOA 12 477 ZUHAIZTIA

LE-16 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 57 570 50 AZPIKOA 12 478 BAZKALEKUA

LE-17 ECHARRI GOROSTIAGA, M. ANGELES 21 210 25 AZPIKOA 12 662 HIRIKOA

LE-20 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 5 50 50 AZPIKOA 12 8050 HIRIKOA

Iragarkiaren kodea: F0719321