1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1475/2007 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 14ko 1957/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 10. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 30ean eman 414/2006 eta 415/2006 Foru Aginduak betez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duen abenduaren 14ko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 1957/2005 Ebazpena aldatu zuen. Aldaketa hori 2007ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 19an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 15eko 598/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Dietetika eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behi betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

OLONDRIZ HUARTE, JAVIER

ORIA MUNDIN, EUGENIO

PETRINA JAUREGUI, MARIA ESTRELLA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Ignacio Yurss Arruga, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa

Mahaikidea: Camilo Silva Frojan, Nafarroako Medikuen Elkargoak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Rosa Rodríguez Erdozain, Nafarroako Medikuen Elkargoak izendatua.

Mahaikidea: Ana Zugasti Murillo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Luis Forgas Llenas, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2008ko urtarrilaren 24an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0719361