1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

4014/2007 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 255 lanpostu betetzeko deialdiaren barruan, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldira dei egiten duena. Deialdia maiatzaren 22ko 1349/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 22an emandako 1349/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-laguntzaile izateko 256 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

2006ko urriaren 2an eman eta urte horretako 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 20an, argitaratu zen 2416/2006 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta 67744 lanpostu hutsa deialditik kanpo utzi zen, epai irmoa betez esleitua izan baitzen.

Azaroaren 27ko 2492/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko abenduaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 153. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Probak gainditu dituzten izangaien artetik puntu gehien lortu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen direnak izendatzeko proposamena oposizioko epaimahaiak igorririk, urriaren 29ko 3447/2007 Ebazpenaren bidez (2007ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, azaroaren 9an) 10 egun balioduneko epea ireki zen ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik aurrera, B motako ibilgailuak gidatzeko baimena beharrezkoa zen lanpostuak edo euskaraz jakin beharra zegoen lanpostuak aukeratu nahi zituzten izangaiek beharrezko agiriak aurkez zitzaten.

Euskarazko gaitasuna neurtzeko proba egin zitzaien eskaeran hala egin nahi zutela adierazi zuten izangaiei, deialdian ezarritako epearen barruan.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia burutzea, izendapen proposamenean izangai horien izen-deiturak zehaztu ahal izateko.

Ekitaldira joan beharra duten parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta, segurtasun juridikoagatik deialdia Zuzendaritza Nagusi honek emandako ebazpenaren bidez egitea komeni da. Deialdi hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Hala ere, aukeraketa ekitaldia egin baino lehen Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta Interneten argitaratuko dira (deialdiaren fitxan) aukeratzeko dauden lanpostu hutsen zerrenda, bere ezaugarrien azalpen zehatzarekin, bai eta gidabaimena edukitzea edo euskaraz jakitea beharrezkoa den lanpostuak aukeratzen ahal dituzten izangaien zerrenda ere.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 255 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, 8. arauan aurreikusitako lanpostu hutsen aukeraketa ekitaldira deitzea igoera txandetan gainditu duten izangaiei eta ezgaitasunen bat dutenei, eta txanda irekian puntuaziorik altuena lortu duten beste 245 izangaiei. Deialdia maiatzaren 22ko 1349/2006 Ebazpenaren bitartez onetsi zen. Lanpostu hutsen aukeraketa ekitaldia 2008ko urtarrilaren 15ean burutuko da, 17etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 09 eta 09 bis geletan.

Deitutako izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0719570