1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERRONKARI

Oihan enkantea

Erronkariko Udalak, Alkatetzaren abenduaren 12ko 50/2007 ebazpenaren bitartez, gutunazal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 459 ler gorri, 370,84 metro kubiko zerra-zur eta 65,44 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, Kakubia alderdian.

Hasierako prezioa: 14.755,05 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak, enpresaren sailkapen agiriarekin eta fidantza gisa hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, 2007ko urtarrilaren 23ko eguerdiko hamabiak baino lehen. Jarraian irekiko dira.

Baldintza partikularren pleguak interesdunen eskura daude udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Erronkarin, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0719450