1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LAKUNTZA

Deialdia, Lakuntzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Lakuntzako Udalak 2007ko urriaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio bidez betetzea.

1.2. Izendatuak hiru hilabeteko frogaldia pasatu beharko du, kontratua sinatzen denetik hasita.

1.3. Kontratatuen eginkizunak zerbitzu anitzetako enplegatuarenak izanen dira, eta horien artean hauek izango dira:

-Udal eraikinetako mantentze eta zaintze lanak (frontoia, hilerria, eskolak ...).

-Udal zerbitzuetako mantentze eta zaintze lanak (ura, saneamendua, ehorzketak, lorezaintza, auzolanak, udal eraikinen garbiketak, etab.).

-Bulego lanetan laguntzea.

-Bere gain uzten den gainerako edozein.

1.4. Lanaldia, legez ezartzen diren mugen barrenean, Udalak erabakitzen duena izanen da, zerbitzuaren beharren arabera.

1.5. Kontzeptu guztiengatik egokituko den lansaria, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboan D maila edo taldekoentzat ageri den huraxe izanen da.

1.6. Seigarren oinarrian exijitutako puntuazioaren arabera gainditu duten izangai guztien artean zerrenda bat egingo da. Udalak kontratazioak egiteko erabili ahalko duena zerrenda hori.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Lanpostuari dagozkion zereginekin bat datorren nazionalitatea.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Eskola graduatuaren tituluaren edo Eskola ziurtagiriaren jabe izatea.

d) Egin beharreko lanak egitea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ere.

f) B motako gidabaimena izatea.

g) Izendatua gertatzen den pertsonak, Lakuntzan bizi beharko du, eta bere bizilekua udalerri honetan finkatu beharko du.

2.2. Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipaturiko baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetan ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapen prozedurak dirauen bitartean, izendapena egiten den arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Lakuntzako Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean, 10:00etatik 14:00etara, epearen azken eguneko (balioduna ez bada, balioduna den hurrengora pasako da) arratsaldeko ordu biak arte. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako 1. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren eta B motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta aurkeztutakoak ebatzita, Lakuntzako alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José Ramón Garin Lizarraga jauna, Lakuntzako alkatea.

Ordezkoa: Ricardo Palacios Andueza, Lakuntzako zinegotzia.

1. mahaikidea: Angel Lag Amirola jauna, Arbizuko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Jesús M.ª Llorens García, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.

2. mahaikidea: Oihane Uribeetxeberria Garmendia, Lakuntzako zinegotzia.

Ordezkoa: Juan Carlos Romero Piñas, Lakuntzako zinegotzia

3. mahaikidea: José María Alegría jauna, mendi zaindaria.

Ordezkoa: eskualdeko mendi zaindariordea.

4. mahaikidea: Sokorro Artieda Flores, Lakuntzako zinegotzia

Ordezkoa: Izaskun Leiza Arozamena, Lakuntzako zinegotzia

Idazkaria: Lakuntzako Udalekoa.

Ordezkoa: eskualdeko udal bateko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak baino lehen eratu behar da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak laguntzaile eta aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta epaimahaiari lagunduko diote.

6. oinarria.-Oposizioaren nondik norakoa.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpen berean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.1. Oposizioa bi fasetan eginen da, lehenbiziko euskara proba eta, azkenik, proba praktikoak, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Euskara proba:

Plantilla organikoan lanposturako betebehar berariazkotzat jotzen den euskara maila frogatzeko, lehiaketaldia amaitu ondoren, izangaiek euskara neurtzeko proba bat egin beharko dute, beren gaitasuna neurtzeko.

Proba hori gainditzen ez bada, izangaia deialditik at geldituko da.

6.3. Proba praktikoak.

Honela eginen dira:

1. Egin beharko dira lanpostuari dagozkion gaiei buruzko 3 testu eta matematika nahiz kalkuluko 5 problema, lanpostuaren ezaugarriei aplikatuak. Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu.

2. Bederatzi proba praktiko, gehienez puntuazio hauekin:

-Igeltserotza: 20 puntu.

-Elektrizitatea: 25 puntu.

-Ibilgailuen erabilpena: 25 puntu.

-Iturgintza: 20 puntu.

-Soldadura: 10 puntu.

-Zurgintza: 5 puntu.

-Mendiko lanak: 5 puntu.

-Plano eta agirien irakurketa eta interpretazioa: 5 puntu.

-Lorezaintza: 25 puntu.

6.4. Elkarrizketa: izangaiek elkarrizketa eginen dute epaimahaikoekin, egin beharreko lanetako alderdi orokorrei buruz. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.

6.5. Ariketak deialdi bakarrean eginen dira eta izangaiek Nortasun Agiri Nazioanalarekin agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geratuko dira.

Probak ez dira baztertzaileak izango. Hala eta guztiz ere, proba guztien artean 90 puntuko gutxienera iritsi beharko da oposizioa gainditu ahal izateko.

7. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Proba guztiak egin eta kalifikatu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda egin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Udalari. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

8. oinarria.-Agirien aurkezpena.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren eta B motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.

b) 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez egotearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

d) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

8.2. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

8.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7. oinarrian aipatzen den izangaien zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin beteko du lanpostua.

9. oinarria.-Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua amaitu eta izangaiak 8.1. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzak, ebazpen bitartez, Lakuntzako Udalaren lan-kontratudun izendatuko du izangai horrek, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Lakuntzako Udalaren lan-kontratudun bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8.3 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion sailari zuzendua, bi hilabeteko epearen barrenean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Lakuntzan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia, NAN zk ................, helbidea (herria, kalea, zenbakia) ...................., posta kodea .............., telefonoa .................

Azaltzen dut:

Lakuntzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioa badudala.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horrenbestez,

Lakuntzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0718212