1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Etxarri Aranazko Udaleko uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzea; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Etxarri Aranazko Udalaren plantillako langileen artean oposizio-lehiaketa murriztua eginez beteko da lanpostua, deialdiko baldintzak frogatzen dituzten langileen artean.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoren uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izendatzen den izangaia C maila edo taldean sailkatuko da eta maila horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izendatzen denak aurreko lanpostuko araubide juridiko berbera gordeko du.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria.-Eginkizunak.

Izendatua gertatzen denak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

Ura kudeatu eta kontrolatzeko alorraren zuzeneko erantzulea izanen da, kontagailuen irakurketa eta ordainagiriak egiteko datuen prestakuntza barne direla.

Uraren inguruko lan eta egiteko guztiak antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, hala nola ur-ihesen konponketa, kontagailuak paratzea, hodien mantentze lanak, etab.

Etxarri Aranazko eta Lizarragabengoako eguneroko horniduraren kloroaren kontrola eginen du.

Udal instalazioetako horniduran, berokuntzan eta bestelakoetan mantentze lanak kontrolatzea.

Albientearen lanpostuari dagozkion lanak.

INAPek 2005eko abenduan haren lanposturako prestatutako azterketaren eskuliburuan sartutako eginkizun guztiak, Etxarri Aranazko Udalak onetsi baitzuen.

3. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Etxarri Aranazko Udaleko funtzionario izatea, D mailakoa, eta administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasuna egiaztatzea.

b) Goi mailako Batxilergoa, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Titulazioa eta administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasuna izatearen baldintzen ordez administrazio publikoetan egindako zortzi urte froga daitezke.

c) Euskararen ezagutzari dagokionez, 1. hizkuntz eskakizuna duela frogatzen duen titulua izatea. Ezagutza hori frogatzeko Hizkuntz Eskola Ofizial batek luzatutako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa aurkeztu beharko da. Bestela, izangaiak proba bat gainditu beharko du, hizkuntz eskakizuna duela frogatzeko.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako epean eta eran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean betetzen direla ulertuko da, hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Etxarri Aranazko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean.

Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

4.2. Horrekin batera lehiaketaldiaren baremoaren irizpideen arabera baloratu beharreko merezimendu guztien egiaztagiriak ere aurkeztuko dituzte.

Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia konpultsatuarekin egiaztaturik ez dauden merezimenduak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.2. Izangai baztertuek behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondoko 10 egun baliodunean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

6. oinarria.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Maider Goñi Errazkin, Etxarri Aranazko Udaleko alkatea.

-Mahaiburuaren ordezkoa: Arantza Artieda Igoa, Etxarri Aranazko Udaleko alkateordea.

-Lehen mahaikidea: Peio Elvira Lazkoz, Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzia.

-Lehen mahaikidearen ordezkoa: Miguel Angel Goñi Ixurko, Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzia.

-Bigarren mahaikidea: Jesus Arbizu Txurio, ingeniari teknikoa.

-Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Luis Hilos, ingeniari teknikoa.

-Hirugarren mahaikidea: Beatriz Agirre Iriarte, arkitekto teknikoa.

-Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Jose Luis Gil Jimez, aparejadorea.

-Laugarren mahaikidea: Jesus María Llorens Etxarri-Aranazko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: inguruko Udal bateko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

7.1. Onartuen behin betiko zerrendarekin batera 5.3 oinarrian aipatutako harekin batera- jakinaraziko da oposizioaren hasiera.

Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

7.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, II. eranskinean heldu den baremoaren arabera baloratu ere.

Merezimendu guztiak alegatu eta jatorrizko agiri edo fotokopia konpultsatuen bidez egiaztatu beharko dira oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten denean. Hala egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendu bat kontuan hartu.

7.1.2. Oposizioaldia.

Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehendabiziko proba.-Proba teorikoa.

Test motako zenbait galdera eginen dira, epaimahaiak proposaturik, III. eranskinean agertzen diren gaien gainean. Probaren balioa, 20 puntu.

Bigarren proba.-Ariketa praktikoa.

(Gehienez ere 60 puntu emanen dira).

Ondoko proba hauek egitean datza:

A.-Informatika proba, oinarrizko mailakoa (gehienez ere 20 puntu).

B.-Ur-ihes bat konpontzea eta kontagailu-kaxa paratzea, kontagailuak eta guzti (gehienez ere 20 puntu).

C.-Kutxeten zuinketa eta hodietako harguneen kokaera, kloro bidezko tratamendua eta beste (gehienez ere 20 puntu).

Proba teorikoaren eta praktikoaren artean 40 puntu eskuratzen ez dituztenak bazter geldituko dira.

Oposizioaldiko ariketetan izangai bakoitzak lortzen duen puntuazioa epaimahaiko guztiek emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da. Epaimahaikoek emandako puntuazioen artean hiru puntuko aldea edo handiagoa egonez gero, kalifikaziorik handiena eta tikiena besterik gabe baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioak erabiliko dira batezbestekoa lortzeko.

7.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

8. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa akitu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangai guztiek lehiaketan eta oposizioko probetan lortutako kalifikazioak argitara emanen ditu eta Alkatetzari igorriko dio zerrenda, puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginez. Proposamen hori iragarki oholean argitaratuko da.

9. oinarria.-Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua bukaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Etxarri Aranazko Udaleko uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko izendatuko du.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Etxarri Aranazko Udaleko lanpostu berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra, honako errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau argitaratu edo errekurritu den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita; nolanahi ere aurretik, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da erabaki hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena ..................., adinez nagusia, NAN zk ................, sorteguna .........., sorterria ............. helbidea ............., kalea ............, zenbakia ..........., posta kodea ..........., telefonoa ...............

Azaltzen dut:

Etxarri Aranazko Udaleko uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, data honetan: ......... zenbaki honetako: 2007ko .........aren ....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, eskaturiko baldintza guztiak tenorez eta moduz betetzen ditudala.

Behar diren agiriak eransten ditudala.

Horrenbestez,

Etxarri Aranazko Udaleko uren arduradun, albiente eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostua betetzeko hautaprobetara onartua izatea eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

ETXARRI ARANAZKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Esperientzia: lanpostu honetan ezarritako eginkizunekin ikusteko duten lanengatik, Nafarroako administrazio publikoetan, 2 puntu urte bakoitzetik (gehienez ere 10 puntu).

2.-Prestakuntza: lanpostuan bete beharreko eginkizunekin ikusteko duten ikastaroengatik (gehienez ere 5 puntu).

-15 ordu baino gutxiagokoak: 0,25 puntu.

-15 ordu baino gehiagokoak: 0,5 puntu.

3.-Ikasketa titulua. (gehienez 5 puntu).

-Goi mailakoa: 5 puntu.

-Erdi mailakoa: 2 puntu.

-Bestelako titulazioak: 1 puntu.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Laneko segurtasun eta higieneko neurriak.

2. gaia.-Saneamendu eta hornidura sareen, biltontzien, araztegiaren eta iturburuen kokaera eta egoera.

3. gaia.-Etxarri Aranazko uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza.

4. gaia.-Sareak, harguneak eta ur kontagailua mantentzeko materialak, aparatuak eta erremintak.

5. gaia.-Udal Planeko planoetan lanpostuarekin ikusteko dutenen interpretazioa.

6. gaia.-Herriko hoditerien lerroak, sekzioak eta kutxetak.

7. gaia.-Kontagailu motak eta irakurketak.

8. gaia.-Uraren klorazioa, mailak eta araudia.

9. gaia.-Etxarri Aranazko Udalaren egitura eta gobernu organoak.

Etxarri Aranatzen, 2007ko azaroaren 20an.-Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0718085