1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

2008ko karga-tasak

Zangozako Udalak, 2007ko azaroaren 30ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,433

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,8.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4, gutxieneko kuoten gainean.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

5 urte bitarte: %2,7.

10 urte bitarte: %2,6.

15 urte bitarte: %2,5.

20 urte bitarte: %2,5.

Kuota zehazteko karga-tasa: %13,50.

Zangozan, 2007ko azaroaren 30an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0718658