1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LARRAUN

2008ko karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2007ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2008. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

-Zergak:

Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

Hirilurren balio igoeraen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak, eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

-Tasak:

Zaborrak:

Etxebizitzetakoak, elkarteak, landa-apartamentuak eta 8 plaza bitarteko landa-etxeak: 90,52 euro.

Barreiatuak: 47,08 euro.

Huviar (jatetxea, taberna, hostala), bentak eta koloniak: 777Ž11 euro.

Jatetxeak, tabernak eta aterpetxeak: 365 euro.

Lantegiak, biltegiak, sagardotegiak, Nekazari: 264,31 euro.

Landa-etxeak (gelakakoak/8 plazatik goitikoak) eta herrietako ostatuak, etxebizitza aparte: 167,17 euro.

Hostalak, Shell gasolindegia-hornitegia (Mugiro): 534,68 euro.

Saltokiak: 196,73 euro.

Huviar (gasolindegia-hornitegia): 727,82 euro.

Ur hornidura: 40 zentimo/metro kubikoa.

Irekitzeko lizentziak ematea: 100 euro.

Irekitzeko lizentziak eskualdatzea: 50 euro.

Hirigintzako txostenak egitea: 100 euro.

Banantzeak: 30 euro.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larraunen, 2007ko abenduaren 4an.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0718592