1. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITUREN

2008rako zerga-tasa, tasa eta prezioen onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

Honako zerga-tasa hauek onetsi dira 2008. urterako:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: mantentzea katastroko balio berri eta garbien %0,27.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: mantentzea katastroko balio berri eta garbien %0,633.

-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3 mantentzea (obra gauzatzeko aurrekontua).

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: oraingo indize eta tasak mantentzen dira.

1. Uraren kontsumorako tasa finkatuko da dagokion ordenantza fiskala onesterakoan.

3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2008. urterako: 30,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4. Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Iturenen, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0719432