97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udal Planeko A-31 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko uztailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko A-31 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, María Angeles San Martín Erro andreak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Delako borondatezko birzatiketa proiektua ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, aztertu eta bidezko alegazioak egin daitezen, betiere jendea hartzeko ordutegian bada.

Zizur Nagusian, 2007ko uztailaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0712000