97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LUZAIDE

Alkatetzaren eskuordetzea

Luzaideko Udaleko alkateak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3. artikuluak xedatuarekin bat, 2007ko ekainaren 27ko Alkatetzaren dekretuaren bidez hurrengo delegazioa ematea ebatzi du:

_Egungo legeriak udal esparruan, hirigintzako lizentziak emateko, Alkatetzaren esku uzten dituen ahalmenak Osoko Bilkuraren esku uztea.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua betez, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agindu da, ondorioak sor ditzan.

Luzaiden, 2007ko ekainaren 28an._Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0711263