97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Alkatearen ordezkoa, hura udalerritik kanpo izateagatik

Udako oporrak direla eta aurtengo uztailaren 18tik 24ra udalerritik kanpo egonen naizenez.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta 2007ko uztailaren 18tik aurrera izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Ebatzi dut:

1. Uztailaren 18tik 24ra, Lourdes Montero Montes lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0711225