97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

206/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Horren bidez, Irunberriko Udalaren esku uzten da Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, handitzeko obrak egitea.

2000. urtean Irunberriko lurzati berrantolamendua egin zen eta egiteke gelditu ziren Zaraitzu ibaiaren beste aldeko finketan sartzeko obrak. Gaur egun, finka horietan sartzeko, ibaia ibitik igaro beharra dago. Lurzati horietan sartzeko obrak interes orokorrekoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak nahitaez egin beharrekoak dira, Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71. artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, handitzeko proiektua prestatu du. Proiektua Irunberriko Udalak onetsi du. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak proiektua aztertu eta egokitzat jo ditu bertan jasotzen diren irtenbideak, lurzati berrantolamenduaren ondoriozko lurzatietan sartzeko arazoak konpontzeko.

Horregatik, bidezkoa da Irunberriko Udalaren esku uztea Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, handitzeko obrak egitea, ibaiaren beste aldeko finketan sartze aldera. Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 3. artikuluari jarraikiz bete behar dituen lankidetza, eraginkortasun eta eragimen printzipioekin bat, eta foru lege horren 39. artikuluan eta 1/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Irunberriko Udalaren esku uzteko Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, Irunberriko udal mugapean handitzeko proiektua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak prestatutako proiektuari jarraikiz.

2. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eta Irunberriko Udalak sinatu beharreko hitzarmena onestea. Bertan, esku-uztea formalizatzen da.

3. Baimentzea 502.000 euroko gastua, 2007ko gastuen aurrekontuko "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, PDR FEADER" izeneko 720001-72120-6019-414300 kontusailaren kontura, esku-uztearen ondoriozko konpromisoei aurre egin ahal izateko.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Irunberriko Udalari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan. Esku-uztea eta hura formalizatzeko hitzarmena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Irunberriko Udalak aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko uztailaren 2an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUAREN ETA IRUNBERRIKO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA. HORREN BIDEZ, FORMALIZATU EGITEN DA IRUNBERRIKO UDALAREN ESKU UZTEA IRATIKO TRENBIDE ZAHARREKO ZUBIA, ZARAITZU IBAIAREN GAINEAN DAGOENA, HANDITZEKO PROIEKTUA EGITEA

Iruñean, 2007ko uztailaren 4an

BILDURIK:

Alde batetik, José Javier Echarte Echarte, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria.

Eta, beste aldetik, Javier Mauro Gogorcena Aoiz, Irunberriko Udaleko alkate udalburua.

ADIERAZTEN DUTE:

Irunberriko Udalak onetsi duela Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, Irunberriko udal mugapean handitzeko proiektua. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak prestatu du.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aipatutako zubia handitu nahi duela, lurzati berrantolamenduaren ondoriozko finketan nekazaritzako makinak sartu ahal izateko.

Lankidetza, eraginkortasun eta eragimen printzipioak betetzeko, bi administrazioak koordinatze aldera, hitzarmen honen bidez formalizatu egin dela Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Irunberriko Udalaren esku uztea aipatutako proiektua egitea.

Hona hemen hitzarmenaren klausulak:

KLAUSULAK

Lehenbizikoa._Xedea.

Hitzarmen honen bidez, formalizatu egiten da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Irunberriko Udalaren esku uztea Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, Irunberriko udal mugapean, handitzeko proiektua egitea.

Bigarrena._Egin beharreko jarduketak.

Irunberriko Udalak Iratiko trenbide zaharreko zubia, Zaraitzu ibaiaren gainean dagoena, Irunberriko udal mugapean, handitzeko proiektua egiteko konpromisoa hartu du. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak prestatu du.

Obrak 2007ko abenduaren 31 baino lehen bukatuko dira.

Hirugarrena._Ekarpen ekonomikoak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren ekarpena 502.000 eurokoa izanen da, 2007ko aurrekontuko "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, PDR FEADER" izeneko 720001-72120-6019-414300 kontusailaren kontura.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aipatutako azpiegitura egiteko eginen duen finantzaketak osoa izan nahi du. Hortaz, Irunberriko Udalak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Ingurumen zuzendari nagusiaren 2006ko ekainaren 22ko 1526 Ebazpenaren bidez xede horretarako eman zion dirulaguntzari uko egiteko konpromisoa hartu du, hitzarmen hau sinatu ostean.

Laugarrena._Ordainketa.

Ekarpenaren ordainketa Irunberriko Udalak aurkeztutako obra amaierako ziurtagiri bakoitzagatik eginen da, behin gastua justifikatu eta egiaztatuta.

Ildo horretan, Irunberriko Udalak Nekazaritza Departamentuari baimena ematen dio hitzarmen honen hirugarren klausulan aipatutako uko egitearen ondorioz Nafarroako Gobernuari itzulitako zenbatekoak konpentsatzeko, aipatutako ordainketen kontura.

Bosgarrena._Finantzaketa.

Nafarroako Gobernuaren ekarpen ekonomikoa, hirugarren klausulan jasotzen dena, bakarra eta osoa da. Beraz, Nafarroako Gobernuak esku-uztearen xede den proiektua egiteko eman dizkion laguntzak edo bestelako ekarpenak erregularizatzeko eta, behar izatera, itzultzeko konpromisoa hartu du Irunberriko Udalak.

Seigarrena._Araubide juridikoa.

Hitzarmen hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 39. artikuluan ezarritakoa betez sinatuko da.

Hitzarmena juridiko-administratiboa denez, hura gauzatzean aldeen artean sortzen ahal diren auziak administrazioarekiko auzien ordena jurisdikzionalak konponduko ditu.

Adostasunaren frogagiri, eta hitzartutakoa behar den bezala jasota gera dadin, aldeek hitzarmena sinatu dute, ale bitan eta orrialde guztietan, hasieran aipatutako lekuan eta orduan.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte._Irunberriko Udaleko alkatea, Javier Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: F0710943