97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (ekonomia arloa) izateko 32 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 19koan, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (ekonomia arloa) izateko 32 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Nicolás Ruiz Díez igoera txandako izangaia, eta Raquel Bujanda Perales, Luis Ceras Arrese, Marta Paternáin Remón eta Virginia Anaut Marco, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira hautapen probak gainditu dituzten izangaiak.

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0711777