97. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

123/2007 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2007-2008 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatu zen, baina haren 81.3 b) artikulua bere horretan gelditu zen. Artikulu horretan ezarrita dago titulu ofizialak eskuratzeko ikasketei dagozkien zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezio publikoak, gure erkidegoari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateak finkatu behar dituela, Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseiluak ezartzen dituen mugen barrenean (aipatutako 4/2007 Legearen ondorioz, kontseilu horri Politika Unibertsitarioaren Biltzar Orokorra esaten zaio orain).

Araudia hori delarik, bidezkoa da titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainontzeko eskubideen truke Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2007-2008 ikasturtean ordaindu beharreko zenbatekoak finkatzea.

Politika Unibertsitarioaren Biltzar Orokorrak bilkura egin zuen ekainaren 4an, eta Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, 2007-2008 ikasturterako prezioak igotzea erabaki zuen: gutxienez %2,4 (urtetik urterako KPIa) eta gehienez %6,4 (KPIa gehi lau puntu gehiago). Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren bidez (abenduaren 16ko 1509/2005 E.D.ak aldatua) arautu ziren graduatu ondoko ikasketa berrien prezio publikoei dagokienez, Politika Unibertsitarioaren Biltzar Orokorrak 2007ko ekainaren 4an egindako bilkuran erabaki zuen kreditu bakoitzaren prezioa %2,4 igotzea 2006-2007 ikasturteko prezioetatik abiatuta.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak proposatu eta jusitikatu du 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko prezioak %2,4 igotzea (baimenduta dagoen gutxieneko igoera), hala lehendik dauden ikasketetarako, nola 2007-2008 ikasturtean ezarriko diren graduatu ondoko unibertsitate ikasketa berrietarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoarekin bat,

bertan ezartzen baita prezio publikoak ezarri edo aldatzea diru hori jaso behar duen organoaren ardura duen departamentuari dagokiola, organo horrexen proposamenari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2007-2008 ikasturtean, titulu ofizialak eskuratzeko ordaindu beharreko prezio publikoak eta gainerako eskubideak ebazpen honen eranskineko zerrendan azaltzen dira.

2. A) Atxikitako zentroetako ikasleen kasuan, zentroaren titularra Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publiko bat bada, eranskineko 1. tarifako 1.1 eta 1.2 ataletan ezarritako prezioen %10 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, espediente akademikoaren eta ebaluazio probaren truke. Atxikitako zentroaren titulartasuna administrazio publiko batena ez bada, berriz, ikasleek lehen aipatutako ataletan ezarritako prezioen %25 ordaindu beharko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, ber kontzeptuen truke. Bi kasuetan, gainerako zenbatekoak oso-osorik ordainduko dira.

B) Espainiako ikastetxeetan edo atzerrikoetan burututako beste ikasketa batzuk direla-eta, kurtso osoak edo irakasgai solteak baliozkotzeko, ikasleek eranskineko 1. tarifako 1.1 eta 1.2 ataletan ezarritako prezioen %25 ordainduko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari, espediente akademikoaren eta ebaluazio probaren truke. Gainerako prezioak oso-osorik ordainduko dira.

3. Ikasleek badute eskubidea 1. tarifako 1.1, 1.2, 1.3 eta 1.4 ataletan ezarritako prezioak nola ordaindu hautatzeko. Dena batera ordaintzen ahalko dute, ikasturte hasieran, edo bi epetan: matrikula egiteko orduan, erdia, eta abenduaren lehen hamabostaldian, beste erdia. Epe horietako bat edo biak ordaintzen ez badira, eskuratutako ondorio akademiko guztiak galduko dira. Horren gainean behar diren neurriak hartzea Unibertsitateari berari dagokio.

4. A) Ikasleek kreditu solteetan egiten ahal dute matrikula, zein ikasturtetakoak diren aintzat hartu gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bateraezintasun akademikoak jarriak dituenean izan ezik.

Nolanahi ere, ikasketa planetan finkatzen diren bateraezintasun akademikoek mugatuko dute matrikulatutako irakasgaietan azterketa egin eta ebaluaziorako eskubidea. Ondorio horietarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gobernu Kontseiluak zehazten duen prozedurari jarraikiz, bateraezintasun akademikoen araubidea jartzen ahal du lehendik horrelakorik ez duten ikasketa planetarako.

B) Aurreko lerroaldean finkaturiko matrikula eskubidea erabiltzeak ez du ekarriko ikastetxe bakoitzean, ikasketa planetako irakaskuntza beharren arabera, finkatutako ordutegi orokorrak aldatu beharra.

C) Hala eta guztiz ere, ikasten hasten diren ikasleek lehenbiziko kurtso osorako matrikula egin beharko dute, lehen kurtso horretako irakasgaiak baliozkotzen dizkietenean izan ezik.

5. Estatuko aurrekontu orokorren kargurako beka eskatzen duten ikasleak, baldin eta beka deialdian ezarrita baldin badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak, eranskineko 1. atalean ezarrita daudenak, beka eskaera ebatzi arte ez ordaintzera, eskubide horretaz baliatzen ahalko dira, baina beka ukatuz gero, matrikularen zenbatekoa batera ordaindu beharko dute. Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntza edo bekak, berriz, zuzenean jasoko dituzte eskatzaileek.

6. A) Ebazpen honen eranskineko 1. tarifako 1.1, 1.2, 1.3, 1.4.1 eta 1.4.2 ataletan ezarritako prezioak kredituen arabera ordainduko dira.

B) Ikasle bat bigarren aldiz matrikulatzen denean kreditu berean, bigarrenez matrikulatutako kreditu bakoitzerako 2006-2007 ikasturtean ezarritako tasari %2,4 gehituko zaio.

C) Ikasle bat hirugarrenez edo gehiagotan matrikulatzen denean kreditu berean, hirugarrenez edo gehiagotan matrikulatutako kreditu bakoitzerako 2006-2007 ikasturtean ezarritako tasari %2,4 gehituko zaio.

D) Ohorezko matrikula baten edo gehiagoren hobariak matrikularen zenbatekoa kalkulatu ondoren aplikatuko dira.

7. Ikasketa planen jarraibide komun orokorrak finkatzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuari jarraikiz, kredituka egituraturiko ikasketa planetako kurtsoen, irakasgaien edo doktoretza programa bakoitzaren mintegien tarifa kalkulatzeko, kredituaren prezioa eta kurtso, irakasgai edo mintegi bakoitzari dagokion kreditu kopurua biderkatuko dira.

8. Urriaren 8ko 32/1999 Legeko 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (9ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), egintza terroristen biktimak, eta baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntzako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsirik daude. Beraz, tarifa administratiboak besterik ez dute pagatu beharko.

Horretarako, legearen xedapen horretaz baliatzen diren ikasleek terrorismoaren biktima izaera aitortzen dien administrazio ebazpena aurkeztu beharko dute.

9. %33ko edo gehiagoko minusbalioa duten ikasleak unibertsitateko titulu bat lortzeko ikasketei dagozkien tasa eta prezio publikoak ordaintzetik erabat salbuetsita izanen dira, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz. Xedapen hori apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren artikulu bakarreko 90. atalean xedatu bezala aldatu da. Salbuespen horren ondoriozko kostua Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordainduko du, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmenik ez dagoen bitartean.

10. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Unibertsitate Publikora, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalera eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Orokorreko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 28an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

ERANSKINA

Zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen prezioak 2007-2008 ikasturterako

1._Irakaskuntzako zerbitzuak: Fakultateetako eta Goi Mailako Eskola Teknikoetako edozein ziklotako ikasketak, Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultate eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak barne, baita Unibertsitate Eskola eta Ikastetxeetan egiten diren ikasketak ere.

1.1. Ingeniari, Ingeniari Tekniko, Fisioterapeuta eta Erizaintzako diplomadun tituluak erdiesteko ikasketak (Unibertsitate Eskoletako tituludunak Fakultateetan eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan sartzeko egokitzapen kurtsoak barne).

1.1.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 16,30 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 21,20 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 24,45 euro.

_Karrera bukaerako proiektuetarako tutore lana: 34,32 euro.

1.2. Aurreko 1.1 atalean zehaztutako lehen eta bigarren zikloko titulu ofizialez bestelakoak erdiesteko ikasketak:

1.2.1. 1497/1987 Errege Dekretuaren arabera kredituka egituratzen den ikasketa plan bateko kurtso bati dagokion urteko irakasgai bakoitza:

_Lehen matrikula, kreditu bakoitzeko: 11,52 euro.

_Bigarren matrikula, kreditu bakoitzeko: 14,98 euro.

_Hirugarren matrikula edo hurrengoak, kreditu bakoitzeko: 17,29 euro.

_Ikasle bisitariek ikasketa ofizialetarako ezarritakoa halako 3 ordainduko dute matrikulagatik.

1.3. Master tituluari dagozkion ikasketak

_Kreditu bakoitzeko matrikula: 23,55 euro.

1.4. Doktore tituluari dagozkion ikasketak:

1.4.1. Departamentu hauen ardurapeko doktoretza programak: Automatika eta Konputazioa, Osasun Zientziak, Natura Ingurunearen Zientziak, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Fisika, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Mekanikaren, Energetikaren eta Materialen Ingeniaritza, Matematika eta Informatika, Nekazaritza Ekoizpena, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak, edo Kimika Aplikatua; kreditu bakoitzeko: 68,50 euro.

1.4.2. Departamentu hauen ardurapeko doktoretza programak: Zuzenbide Pribatua, Zuzenbidea Publikoa, Ekonomia, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika, Geografia eta Historia, Enpresen Kudeaketa, Psikologia eta Pedagogia, Soziologia, edo Gizarte Lana: kreditu bakoitzeko: 48,90 euro.

1.4.3. Doktoretzako tesiaren tutoretza akademikoa: 68,64 euro.

1.5. Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala: 228,95 euro.

2._Ebaluazioak eta probak:

2.1. Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak: 78,25 euro.

2.2. 25 urtetik gorakoentzako ikastaroa: 109,88 euro.

2.3. Karrera amaierako proiektuaren ebaluazioa: 143,89 euro.

2.4. Gradu azterketa edo tesinaren ebaluazioa: 143,89 euro.

2.5. Doktoretza tesirako azterketa: 143,89 euro.

2.6. Unibertsitate Eskoletako diplomadun tituluak baliozkotze bidez lortzea:

2.6.1. Baliozkotze horretarako ebaluazio akademiko eta profesionala: 143,89 euro.

2.6.2. Aipatu baliozkotze horretarako eskatzen diren lanak: 239,62 euro.

2.7. Homologazioa:

2.7.1. Atzerrian lortutako graduatu ondoko edo doktore tituluak: 127,74 euro.

2.8. Baterako proba: 143,89 euro.

3._Administrazioko zerbitzuak:

3.1. Titulu akademikoak luzatzea:

_Ikasketa aurreratuen diploma: 143,89 euro.

_Doktore titulua: 241,13 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 160,78 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 160,78 euro.

_2006-2007 Masterraren titulu ofiziala: 157,01

_2007-2008 Masterraren titulu ofiziala: 160,78

_Tituluaren Europarako osagarria: 54,22 euro.

3.2. Ikasketa tituluen bikoizkiak.

_Ikasketa aurreratuen diploma: 71,95 euro.

_Doktore titulua: 120,60 euro.

_Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tituluak: 80,38 euro.

_Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren tituluak: 80,38 euro.

_Masterraren titulu ofiziala: 80,38

_Tituluaren Europarako osagarria: 27,12 euro.

3.3. Ikastetxe bateko ikasketak egiten hasteko ikasketa espedientea irekitzea: 26,21 euro.

3.4. Agirien kopultsa: 10,27 euro.

3.5. Nortasun txartelak luzatzea: 5,63 euro.

3.6. Ikasketen ziurtagiria: 26,21 euro.

3.7. Ikasketa espedientea lekuz aldatzeagatik: 26,21 euro.

3.8. Kudeaketa administratiboaren prezioa: 34,32 euro.

Iragarkiaren kodea: F0710978