95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERAKO UDALA

Udal Planaren CI 2 Eremuaren kontserbaziorako hirigintza Erakundearen Estatutuak: Bide Oiasso, S.L. hasierako onespena

2007ko uztailaren 4an, Berako Udaleko Alkate-lehendakariak 139/2007 ebazpen bitartez ondorengo akordioa onetsi zuen:

1. Hasiera batez onartzea Berako Udal Planaren hirilur industrialeko CI 2 eremuaren kontserbaziorako hirigintza Erakundearen Estatutu proposamena, Bide Oiasso, S.L.k aurkeztua; orobat, hogei eguneko informazio publikoa irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta; alabaina, ondorengo baldintza bete beharko da:

_Estatutuak behin betiko onartuz gero, informazio publikoaren epea igaro eta gero, notario aurrean eratu beharko da Kontserbaziorako Hirigintza Erakundea, eta eskrituraren eta estatutuen kopia Berako Udalari aurkeztu beharko zaio.

2. Erabaki hau interesdunari bidaltzea.

Bera, 2007ko uztailaren 7an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0711565