95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Herrilurraren desafektazioa

Leitzako Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, 5.406 metro karratu herrilur desafektatzea erabaki zuen, hain zuzen ere Landalurren Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 355B lursailaren zatia, ondoren 2. poligonoko 656. lurzatiarekin trukatzeko.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Leitzan, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0711087