95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ABERIN

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2007ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aberinen, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0710747