95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

10/2007 Dekretua

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Tuterako Udalaren Osoko Bilkura 2007ko ekainaren 16an egindako saioa berezian eraturik, Alkatetza honen egitekoa da egungo araudian aurreikusitako gainerako organoak, beharrezkoak zein osagarriak, taxutzea, denek behar den bezala jardun dezaten.

Castel Ruiz Kultur Etxearen kasuan, ohikoa izan da alkateak, Gobernu Batzarreko burua izanik, burutza hori zinegotzi baten esku uztea, haren Estatutuen 8. eta 9. artikuluetan xedatzen denari jarraikiz.

Nolanahi ere, Castel Ruiz Kultur Etxean badira, Udalaren beste alor batzuetan bezala, zenbait zerbitzu edo kudeaketa zentro, Estatutuen 2. artikuluan xedatzen den gisara. Horregatik, ikusten da komenigarria dela zerbitzu hauetako baten eskuordetza berezia egitea zinegotzi jakin bati, hartara, Estatutuek (11. artikuluan) buruari ematen dizkioten eskumenak errespetatuz, hura lagundu dezaten eta babesa eman diezaioten zerbitzu edo kudeaketa zentroarekin zerikusia duten gauza guztietan.

Aipatu ahalmenak erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

Dekretatu dut:

Lehendabizikoa._Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzarreko burutza Mercedes San Pedro López zinegotziaren esku uztea.

Bigarrena._Castel Ruiz Kultur Etxearen estatutu bategineko 11. artikuluan eta hurrengoetan xedatuaren arabera beteko ditu bere eginkizunak; ondorio horietarako ere, Kultur Etxeko zerbitzu edo kudeaketa zentroren bati buruz egin daitezkeen eskuordetza bereziak hartuko dira kontuan.

Hirugarrena._Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari eta Castel Ruiz Kultur Etxeari, ukitutako zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea; horrek ez du eragozten sinatu ondoko egunetik aitzina dekretua indarrean egotea.

Tuteran, 2007ko ekainaren 19an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0710499