95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Eskuduntzetarako eskuordetza

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 26an, ondoko erabakia hartu zuen:

JOB 26-JUN-07 (15/PR)

«Abenduaren 16ko 57/2003 Legearen 127. artikuluan ezarritakoarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Alkate udalburuak eta zinegotziek eskuordetzan hartu beharreko eskumenei dagokionez xedatzea eskumen horiek baliatzeak bat etorri behar duela Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduarekin, ondoko eran:

Alkate udalburuak Alkatetzako Kabineteari atxikitako aferen gaineko eskumenak gauzatuko ditu.

Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatuak Hiritarren Babeseko Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Ingurumen eta Osasuneko Alorrari atxikitako mugikortasun-aferei dagozkienak ere.

Kultura eta Turismo zinegotzi delegatuak Kulturako Alorrari eta Merkataritza eta Turismoko Alorreko Turismoari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

Merkataritza eta Toki Ogasuneko zinegotzi delegatuak Ekonomiako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Merkataritza eta Turismoko Alorreko Merkataritzari zein Lehendakaritzako Alorreko Europar Gaietarako Unitatearen programari dagozkienak ere.

Proiektu Estrategikoetako eta Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatuak Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorrari zein Hiri Kontserbazioko Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu, bai eta Ingurumen eta Osasuneko Alorrari atxikitako aferei dagozkienak ere, salbu mugikortasun-gaiei buruzkoak.

Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako zinegotzi delegatuak Hiritarren Partaidetzako Alorrari eta Lehendakaritzako Alorreko Udal-Informatikako programari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi delegatuak Lehendakaritzako Alorrari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu -salbu Udal Informatikako eta Europar Gaietarako Unitateko programei dagozkienak-, bai eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Hezkuntzari eta Gazteriari atxikitako aferei dagozkienak ere.

Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatuak Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrari eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Kirolari atxikitako aferei dagozkien eskumenak baliatuko ditu.

2. Batetik, Alkate udalburua eskuordetzea, Alkatetzako Kabineteari dagozkion aferetan, eta bestetik, aurreko zerrendako zinegotziak, nor berari atxikitako aferetan, ondoko eskumenetarako:

1._Lizentziak ematea, arloko legediak Udaleko beste organoren bati egotzitakoak ez badira.

2._Zehatzeko ahala, legez beste organoren bati egotzita dagoenean izan ezik.

3._Edozein eratako kontratazioak eta emakidak, hainbat urtetarako direnak barne, baldin eta 30.050,61 euro baino gutxiago jotzen badute, bai eta kontratazioei dagozkien aldaketak, hasiera batean Alkatetzaren edo zinegotzi delegatuen ebazpenen bidez esleitutako kontratuan egitekoak izan eta horien zenbatekoak, esleitze-prezioari gehituta, 30.050,61 euro baino gehiago jotzen duenean, baldin eta, betiere, aldaketek guztira esleitze-prezioaren %20 gainditzen ez badute.

4._Ekonomiaren kudeaketa garatzea, eskuordetzan hartutako aferetan.

5._Aurreko atalen arabera eskuordetzan hartutako gastuak baimendu eta xedatzea, betiere 30.050,61 euro edo gutxiago jotzen badute.

6._Organo delegatuak eskuordetzan hartutako aferetan xedatutako ekintzen kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoei buruz ebaztea.

7._Segurtasun- eta osasun-planak onestea, kasuan-kasuan dagozkien alorrek beren eskumenak baliatuta kudeatzen duten obretan.

3. Espedienteak hainbat alorrek batera bideratu behar dituzten kasuetan, zinegotzi delegatuek ahala izanen dute, hala zehatzeko nola kasuan kasuko eskuordetzako ebazpenak emateko, haien eskuordetzako alorrak zein aferatan esku hartu eta horietan beraietan, hori haien eskumen nagusia ez denean ere.

4. Alkate udalburua eskuordetzea, kutxa finkoko aurrerakinak eratu, baliogabetu eta justifikatzeko.

5. Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatua eskuordetzea, ondoko gaiak kudeatu eta ebazteko eskumena baliatzeko, haren alorrari lotutako gaiak baitira:

Errentamendu-kontratuak, kontratuak sinatzeko eskumena barne, horiek Iruñeko Alde Zaharra eta hiriko fatxadak osoki zaharberritzeko laguntzen Udal Ordenantza betetzekoak badira.

Urbanizazio-kuotak kudeatzea, bai eta horiei lotutako gastua baimendu eta xedatzea, betiere horrek 30.050,61 euro baino gehiago jotzen ez badu.

6. Merkataritza eta Toki Ogasuneko zinegotzi delegatua eskuordetzea, ondarearen kudeaketako eskuduntzetarako, horiek beste ezein organori eskuordetzan eman ez bazaizkio.

7. Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko ekainaren 19an hartutako 5/PR Erabakia baliogabetzea.»

Iruñean, 2007ko ekainaren 26an._Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0711008