95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarreko kideeen eta alkateordeen izendapena

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 22an, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 338/2007 ebazpena, ekainaren 22koa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta alkateordeen izendapena egiten duena.

Florencio Luqui Iribarren, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 20.1.c) artikuluan diren determinazioak, 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra egon beharrari buruzkoak, eta kontuan hartuta hori beharrezko organotzat jotzen duela Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 35.1.d) artikuluak.

Gogoan izanda, foru lege horretako 23.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarra osatu behar dutela alkateak eta zenbait zinegotzik, zinegotzien legezko kopuruaren herena gainditu gabe eta alkateak libreki izendatuak eta kargutik kenduak, Osoko Bilkurari horren berri emanda; xedapen horiek Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 52.2 artikuluan berraipatzen dira.

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 23.3 eta 46.1 artikuluek xedatzen dutenez, alkateordeek alkatea ordezkatzen dute, izendapen hurrenkeraren arabera, eta alkateak izendatu eta kargutik kentzen ditu Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean.

Kontuan hartuta, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 46.1 artikuluaren amaieraren arabera, alkateordeak izendatu eta kargutik kenduko direla alkatearen ebazpenaren bidez, Osoko Bilkurari horren berri emanda, lehen saioan eman ere; gainera, izendapenei banan-banan jakinarazi behar zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Erregelamendu horretako 52.4 artikuluak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena dela-eta, formalitate horiek egiteko agindu du.

Ikusirik azaldu diren determinazioak eta alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

Erabaki dut:

Lehena._Honako zinegotzi hauek Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarreko kide eta alkateorde izendatzea:

_Manuel Burguete Zubillaga, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta lehen alkateordea.

_Jose Ignacio López Zubicaray, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta bigarren alkateordea.

_Consuelo de Goñi Desojo, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta hirugarren alkateordea.

_Juan Bautista Martiarena Baldes, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta laugarren alkateordea.

_Eduardo de Las Heras Martínez, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta bosgarren alkateordea.

Bigarrena._Interesdunei jakinaraztea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea. Horretarako, alkatearen erabaki guztien berri izanen du. Berri emate hori erabaki aurretik egin beharko da, gaia garrantzitsua denean.

Hirugarrena._Izendatuei jakinaraztea ezen, alkatea ordezkatu behar denean, kanpoan edo gaixo dagoelako, haren eginkizunak hartzen dituen alkateordeak ezin izanen dituela baliogabetu alkatetza honek Toki Entitatearen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 43. artikuluari jarraikiz emandako eskuordetzak.

Laugarrena._Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, izendatuei banan-banan jakinaraztea baztertu gabe; izendapen hauek hartuko dute indarra ebazpen honen egunetik aitzina.

Bosgarrena._Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.

Barañainen, 2007ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0711657