95. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko mediku, Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia.

Arantxa Mata Fernándezek eta Susana Miranda Alcozek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren oinarrizko osasun laguntza taldeko mediku, larrialdietako ohiko zerbitzuko mediku eta larrialdietako zerbitzu bereziko mediku lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko bigarren ariketako emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2007ko ekainaren 22an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0710643