94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1416/2007 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, "Uharte Arakileko Arau Subsidiarioen S-2 sektoreko sektorializazio planaren eta plan partzialaren" ingurumen ondorioen adostasun adierazpena ematearei buruzkoa. Sustatzailea Reprysen, S.L., da.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3.A eranskineko B.2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, sektorializazio planei Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena egin behar zaizkie, plan horiek onestearekin batera edo lehenago.

2007ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 23koan, jarritako iragarkiaren bidez, jendaurrera atera zen Uharte Arakileko Arau Subsidiarioen S-2 sektoreko sektorializazio plana eta plan partziala. Planaren dokumentazioan, Ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana ageri zen. Jendaurreko informazioko epe horretan, ez zen ingurumenari buruzko alegaziorik jaso.

S-2 sektorearen sektorializazio plana eta plan partziala Uharte-Arakileko lurretan kokatzen da, Mendikoa eta Zubiaur parajeetan. Hauek dira mugak: iparraldean N-240-A errepidetik industria eremura sarbidea ematen duen kale batekin, hegoaldean landabide batekin, ekialdean egungo industrialdearen kale batekin eta mendebaldetik Zubiaur Errekarekin. Sargaitzeko errekaren zati bat planaren barruan geldituko da. 96.546 m²-ko eremu hau indarrean dauden Arau Subsidiarioetan lurzoru urbanizagarri mugatu gabe gisa sailkaturik dago eta egungo industrialdearen ondoan da.

Ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanak eremuko ingurune fisikoa eta biologikoa, paisaia eta ingurune sozioekonomikoa deskribatzen ditu. Planak izan ditzakeen eraginak identifikatu eta baloratzen ditu, eta uren, atmosferaren, lurzoruaren eta paisaiaren kaliateari, lur mugimenduei eta higaduraren kontrolari buruzko neurri zuzentzaileak barnean hartzen ditu. Landaretza berritu eta paisajea egokitzeko berariazko proiektuan sartu beharreko ingurumena lehengoratzeko jarraibideak barnean hartzen ditu. Ingurumena lehengoratzeko proiektu horren helburua ukitutako eremu guztietako landaredia, Sargaitzeko erreka eremukoa, bereziki, lehengoratzea izanen da, Arakil ibaira lotutako pasabide ekologiko gisa jardunen luke berdegune bat sortuz. Bertan, eremurako zehazten diren landare sailen berariazko bertako floraren espezieak erabiliko dira lehentasunez. Bereziki aurkeztutako Ingurumen ondorioen azterlanan aipatzen den harizti-lizardia, Planean garatzen diren proiektuetan Sargaitzeko errekaren drainatzea zehatz-mehatz aztertzeko baldintzarekin, modu honetan bere funtzionaltasuna bermatu eta uholde arriskua saihesteko.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Uharte Arakileko Arau Subsidiarioen S-2 sektoreko sektorializazio planaren eta plan partzialaren" ingurumen ondorioen adostasun adierazpena ematea. Sustatzailea Reprysen, S.L., da.

2. Planean garatzen diren proiektuetan Sargaitzeko errekaren drainatzea zehatz-mehatz aztertuko da, modu honetan bere funtzionaltasuna bermatu eta uholde arriskua saihesteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Uharte Arakileko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 26an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0710613