94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

2007ko maiatzaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen hasiera batean kudeaketarako hirigintza hitzarmen bat, Saltos del Arga, S.L. merkataritzako entitatearekin sinatu beharrekoa; funtsean, jabetza pribatuak eskura ez dezakeen hirigintzako aprobetxamenduari eta konpentsazio ekonomikoari buruzkoa da.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da alegazio edo oharrik egiten ez bada, erabaki hau behin betikoa bilakatuko dela ondorio guztiekin.

Garesen, 2007ko ekainaren 5ean._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0710392