94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1248/2007 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Industria sektorea eta zerbitzuak garatzeko Obanos-Garesko orotariko planari buruzko ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin eta ingurumenari dagokionez egokia dela adierazten duena. Plan hori Promociones Orayen, S.L., enpresak eta Javier Angel López Iribarrenek sustatu dute.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3.A eranskinean ezarritakoaren arabera, ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoa egin behar da eta, proiektua onestearekin batera edo lehenago, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena ere egin behar da.

2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 9koan, jarritako iragarkiaren bidez, jendaurrera atera zen orotariko plana, bi hilabeterako. Planaren dokumentazioan, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana ageri zen. Jendaurreko informazioko epe horretan, ez zen ingurumenari buruzko alegaziorik jaso.

Orotariko plana Sansurdin eta Media Legua alderdietan kokatzen da, Gares eta Obanos udal mugapeetan. Iruña-Lizarra-Logroño autobidearen trazadurak bere eta Gares-Obanos errepide nazionalaren arteko eremua mugatu zuen. Bertan, planak industria sektorea eta zerbitzuak garatzea aurreikusten du. Horretarako, 797.896 m² erabiliko ditu.

Ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanak eremuko ingurune fisikoa eta biologikoa, paisaia eta ingurune sozioekonomikoa deskribatzen ditu. Planak izan ditzakeen eraginak identifikatu eta baloratzen ditu, eta uren, atmosferaren, lurzoruaren eta paisaiaren kaliateari, lur mugimenduei eta higaduraren kontrolari buruzko neurri zuzentzaileak barnean hartzen ditu. Ingurumena lehengoratzeko proiektu baterako jarraibideak ere barnean hartzen ditu. Jarraibideok urbanizazio proiektuan, behin betikoan, sartuko dira. Ingurumena lehengoratzeko proiektu horren helburua ukitutako eremu guztietako landaredia lehengoratzea izanen da, Garesko Zabaltzagain eremukoa, bereziki. Azkenik, ingurumena zaintzeko programa bat ezartzen du, eta eraikuntza eta ustiapen aldietako jarduketak bereizten ditu.

Jendaurrean paratzeko prozesuaren ostean, sustatzaileak "Aldaketen agiria (2007ko martxoa)" sartu du. Agiriak aurkeztu diren alegazioei eta Nafarroako Gobernuak nahiz beste erakunde batzuek igorritako txosten sektorialei erantzuten die.

Ondoren, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean sakondu behar diren alderdiei eta, zehazki, honako honi buruzko informazioa eskatu du: lur mugimenduak (Sansurdingo muinoa barne); funtzionalitatea, faunarentzako pasabide gisa; euri urak; sortzen diren ezpondak; eta argiaren kutsadura. Sustatzaileak ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanaren 2007ko maiatzeko eranskinaren bidez erantzun zuen.

Iruña-Lizarra-Logroño autobidearen trazadurak jarduketarekin muga egiten du 1,4 km-ra. Hortaz, egoki jo da lurreko faunarentzako pasabidea planaren jarduketa esparruaren barruan egitea, gaur egun autobiak duen azpiko pasagune bakarra erabilita. Horretarako, inguruko zerrenda bat ezarriko da _hasiera batean proposatu zena baino handiagoa_ berdegune gisa eta UC-2ko (Orvalaiz upategiak) lurzoru finkatuan mahastiz osatutako eremuak eraikuntzako erabilerarako gordeko dira. Testu bateginaren araudi partikularrean, UC-2ari helburu hori lortzeko araubide egokia ezarriko zaio.

797.896 m²-ko azalera batean lan egitearen ondorioz, iragazgaizpenak handitu eginen du La Tejería sakaneraino eta, neurri txikiagoan, Robo ibaira doan ura. Planak barnean hartzen ditu uretan behera uholderik ez sortzeko eta euri urak ez kutsatzeko neurriak. Horretarako, sistema berritzaile samar bat proposatzen du. Sistema horrek batzen ditu oso azalera iragazkorrak eta euri ura bildu eta kanalizatzea ahalbidetzen duten beste azalera batzuk, uraren kalitatea mantentzen dutenak.

"Aldaketen agiriak (2007ko martxoa)" lur mugimenduen bolumena zehaztu eta zenbatzen du (lurrerauzketa: 827.358 m³; lubeta bolumena: 891.653 m³) eta jarduketaren aurreko eta osteko luzetarako profilak barnean hartzen ditu (bideen ardatzak). Horrela, ez dago ez soberakinik ez lurra gehitzeko beharrik (horregatik, eta inguru osoaren antolamendurako, Sansurdingo muinoaren lurrerauzketak justifikatzen dira).

Proposatu den bide batek, Zabaltzagainerako sarbidea konpontzeko helburua izanen lukeenak, "7. iraganbidea" izeneko abelbidea perpendikularki zeharkatuko luke. Lotura hori urbanizazio proiektuan konponduko da eta Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen 11.2 artikulua bete beharko du.

Orotariko planak sortuko dituen ezponda nagusiak berdegune periferikoan gertatuko dira nagusiki. Berdegune horrek autobia ukitzen du eta hego-mendebaldera dago. Irtenbideak urbanizaio proiektuan zehaztuko dira. Edonola ere, orotariko planaren testu bateginak araudian adierazi beharko du zein izan daitekeen gehienezko malda, ezponden inklinazioari dagokionez. Malda 3H:2V-tik beherakoa izanen da, behar bezalako egonkortasuna eta landareztatzea lortzeko. Ezponda horietan tokiko landare serieko espezie autoktonoak erabiliko dira.

Azaroaren 9ko 4/2005 Foru Legea, Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa, bete beharko da (argien kasuan lege horren 7.5 artikulua beteko da, bereziki).

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoaren prozedura egin dela eta azaldu du nola gehitu zaizkion ingurumen baldintzak orotariko planari. Horrenbestez, adostasun txostena eman du, baina sustatzaileak baldintza bat jarri du: urbanizazio proiektuari gehitzen zaizkion irtenbideak, alegia, sortutako ezpondei, "7. iraganbidea" izeneko abelbidea zeharkatzeari, faunarentzako pasabideari eta euri ura husteko irtenbideei lotutakoak, eman beharra.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egitea. Bertan adierazten da Industria sektorea eta zerbitzuak garatzeko Obanos-Garesko orotariko plana ingurumenaren aldetik egokia dela. Plan hori Promociones Orayen, S.L., enpresak eta Javier Angel López Iribarrenek sustatu dute.

2. Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari urbanizazio proiektua igortzea, sortutako ezpondei, "7. iraganbidea" izeneko abelbidea zeharkatzeari, faunarentzako pasabideari eta euri ura husteko irtenbideei loturik gehitzen diren irtenbideen garapenari buruz jakinarazteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Gares eta Obanosko udalei eta sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 19an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0710365