II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALLO
Birzatitze proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 69. ebazpenaren bidez, 2007ko ekainaren 28an eman baitzuen, hasiera batean onetsi da Alloko Udal Planeko A02-4.16 unitatea birzatitzeko proiektua, Iruragoiza, S.L.k sustatua.
Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Allon, 2007ko ekainaren 28an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0710941