I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2007ko ekainaren 29an 9:00etan aurkeztu direla "Asociación Profesional de Expendedores de Tabaco y Timbre del Estado", (anagramaz "ADETAN"), lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: María Mercedes Olóriz Zabalza eta María Josefa Baquedano Beroiz.
Aditzera ematen da, interesdunei horren berri emateko eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2007ko uztailaren 2an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0710847