II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TAFALLA
Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2007ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 02/2007 espedientea, kreditu gehikuntza baten bidezkoa baita.
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2007ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 21ean; behar adinako publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean ezarri baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat, baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin ere.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
Kreditu gehikuntza baten espedientea, Gazteriaren Etxerako monitore bat kontratatzeko (02/2007 espedientea).
1._Gehitutako gastuak:
0.4532.1. Ordainsaria: 12.300 euro.
0.3142.1. Gizarte Segurantzaren kuota: 4.300 euro.
Guztira: 16.600 euro.
2._Dirusarrerak:
0.4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza: 13.100 euro.
3._Kendutako gastua:
0.1210.1. Langileen gastuetarako poltsa. 3.500 euro.
Guztira: 16.600 euro.
Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea errekurtso hau espresuki ebatzi arte, edo ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.
Bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2007ko ekainaren 11n._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L0710445