II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TAFALLA
Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2007ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 03/2007 espedientea, kreditu berezi baten bidezkoa baita.
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2007ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 21ean; behar adinako publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean ezarri baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat, baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin ere.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
"Kreditu berezi baten espedientea, herrigunean eta zeharbideetan oinezkoen pasabideak egiteko" (03/2007 espedientea).
1._Gastuak:
0.4323.6. Obrak herriko eremu publikoan: 45.100 euro.
Espedientearen finantzaketa:
2._Dirusarrerak:
0.6. URM-1eko orubeen salmenta eta aprobetxamenduak: 45.100 euro.
Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea errekurtso hau espresuki ebatzi arte, edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.
Bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, Maite Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L0710444