II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ARESO
Jarduerarako lizentzia
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen arabera, aditzera ematen da udal bulego hauetan ikusgai egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera 15 egun balioduneko epean, ondoren aipatzen den instalazioaren espedientea, epe horretan, jarduera horren ondorioz kaltetuak izan daitezkeenek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Bultzatzailea: Aresoko Udala. Jarduera: herri zabortegia. Tokia: Albitxuri eremua, Aresoko 2. poligonoko 350. lurzatia.
Areson, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L0710743