II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
IRUÑA
2006ko lan eskaintza publikoaren handitzea
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:
JOB 05-JUN-07 (16/PR).
"Ikusirik 2007ko maiatzaren 24ko epaia, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 221/2006 prozedura laburtuan emana, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren txostena, erabaki da 2006ko lan eskaintza publikoa handitzea, Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 2ko Erabakiaz onetsia (16/PR), honako lanpostu hauetan:
_Famili langileak, lanpostu kopurua: 35.
_Lorezaintzako laguntzailea. Lanpostu kopurua: 14."
Iruñean, 2007ko ekainaren 5ean._Zinegotzia-Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0710558