94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Alkateordeen izendapena

Zizur Nagusiko alkatetzaren 375/2007 dekretuaren bidez, 2007ko ekainaren 22an eman baitzuen, honako hau erabaki da:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere. Alkateordeen kopurua ez da izanen aipatu batzarreko kideen kopurutik gorakoa. Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

Ebatzi dut:

1. Udal honetako udalbatzako kide hauek alkateorde izendatzea:

1._María Lourdes Montero Montes zinegotzia.

2._José Miguel Bermejo López zinegotzia.

3._Joaquín García Apesteguía zinegotzia.

2. Aurreko izendapen horien berri ematea osoko bilkurari, honek egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekie, orobat, izendatuei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Pedro Jesús Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0710496