II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Zizur Nagusiko alkatetzaren 374/2007 dekretuaren bidez, 2007ko ekainaren 22an eman baitzuen, honako hau erabaki da:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz aipatu arauan ezarritakoa eta 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarra osatu behar dute alkateak, burua izanen baita, eta hark libreki izendatzen dituen hainbat zinegotzik.
Zinegotzi horien kopurua ez da izanen Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa, hamarrenekoak kontuan hartu gabe, eta libreki kendu ahalko dira kargutik une orotan.
Ebatzi dut:
1. Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarreko kideak izanen dira Udal honetako zinegotzi hauek:
1._Joaquín García Apesteguía zinegotzia.
2._María José Martínez Urío zinegotzia.
3._María Lourdes Montero Montes zinegotzia.
4._Enrique López Torres zinegotzia.
5._José-Miguel Bermejo López zinegotzia.
2. Aurreko izendapen horien berri ematea Osoko Bilkurari, honek egiten duen lehen saioan.
3. Zuzenean jakinaraz bekie, orobat, izendatuei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."
Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Pedro Jesús Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0710495