94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

PUIU

Alkatetzaren ebazpena

Puiuko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, maiatzaren zazpian:

26/2007 ebazpena, maiatzaren 7koa, Puiuko alkate udalburuak emana, alkatearen halako eskurantza batzuetarako eskuordetzea egiten duena.

Puiuko alkate udalburu Francisco Jesús Gil Guillén naizen honek,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraituz,

Ebatzi dut:

Lehena._Lehen alkateorde Angel María Izurriaga Piudo jauna eskuordetzea, eskurantza honetan ari dadin:

Hirigintzako lizentziak ematea, lege sektorialek bertze organo batzuei espresuki atxiki ezik.

Bigarrena._Eskuordetzaren barnean sartzen da bai zuzendu eta kudeatzeko ahalmena, baita hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena._Eskurantzen eskuordetzeak balioa izateko, zinegotzi delegatuak onartu beharko du. Onarpen hori espresua nahiz isilpekoa izan daiteke, hiru egun baliodunean kontrakorik adierazten ez badu.

Laugarrena._Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Bosgarrena._Osoko Bilkurari honen berri emanen zaio, lehenengo bilkuran.

Seigarrena._Zinegotzi delegatuak egiten dituen kudeaketa eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi; baita aldez aurretik ere, munta duten erabakietan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluak aipatzen duen gisara.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak agintzen duenaren arabera.

3. Orobat, eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Puiun, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0710555