II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
PUIU
Alkateordearen izendapena
Puiuko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2007ko maiatzaren zazpian. Hona hemen, hitzez hitz:
25/2007 ebazpena, maiatzaren 7koa, Puiuko alkate udalburuak emana, alkateordea izendatzeko.
Puiuko alkate udalburu Francisco Jesús Gil Guillén naizen honek,
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,
Ebatzi dut:
Lehena._Angel Izuriaga Piudo izendatzea Puiuko Udaleko lehen alkarteordearen kargurako.
Bigarren._Alkateordeak, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, alkatearen eginkizunetan ariko dira, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan.
Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Laugarrena._Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran, eta izendatuari jakinaraztea.
Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak agintzen duenaren arabera.
3. Orobat, eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Francisco Jesús Gil Guillén.
Iragarkiaren kodea: L0710553