94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AIEGI

Alkateordeen izendapena

2007ko ekainaren 26an, Aiegiko Udaleko alkate udalburu José Artiz Segurak ondotik hitzez hitz osorik heldu den ebazpena eman zuen:

"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1._Jesús Artiz Segura zinegotzia Aiegiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea eta bigarren alkateorde Felisa Barbarin Amézqueta zinegotzia, aipatutako legedian ezarritakoari jarraituz.

2._Izendapenak behean adierazten den egunean berean hartuko du indarra; Udalaren hurrengo osoko bilkuran horren berri emanen da eta hortaz gain, izendatuari zuzenean jakinaraziko zaio.

3._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2006ko ekainaren 26an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0710671