II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
LIZARRA
352/2007 Alkatetzaren Dekretua
Lizarrako Alkatetzaren bulego ofizialean, 2007ko ekainaren 18an, María Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako Udaleko alkate andreak, dituen eskurantzak erabiliz,
Hau ebatzi du:
1. Berrespena ematea, Jesús Ganuza Armendárizek Lizarrako udaltzainen buru izaten jarrai dezan, udalbatza aldatu eta gero (2007.06.16), Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuko 16. artikuluan xedatuarekin bat; egungo legerian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu eta, halaber, aurrekontu indardunean lanpostu horretarako aurreikusi diren lansariak.
2. Kargu hori alkatetza honen mendean egonen da, zuzenean.
3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Lizarran, 2007ko ekainaren 18an._Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L0710591