94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OTEITZA

Alkateordeen izendapena

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 25ean, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman zuen:

Alkateordeen izendapena. Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi du:

Lehena._Alkateordetzarako izendatzea Oscar Marauri Monllor eta Roberto Scapeccia.

Bigarrena._Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan ariko dira alkatearen eginkizunetan.

Oteitzan, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0710559