II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
VIANA
Zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapena, D maila
Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:
Manuel Martínez García, José Miguel Alfaro Ibaibarriaga eta Carlos Naranjo Duque jaunak lehen, bigarren eta hirugarren izangaiak dira, hurrenez hurren, epaimahaiak Vianako Udalaren D mailako zerbitzu anitzetako hiru lanpostu, kopurua handitu gabe, egindako proposamenean. Deialdia 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 10ean, argitaratu zen. Ikusita aipatu hiru horiek aurkeztu duten dokumentazioa:
Idazkariaren txostena ikusita,
Deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi da:
1._Manuel Martínez García, José Miguel Alfaro Ibaibarriaga eta Carlos Naranjo Duque jaunak Vianako Udalaren D mailako zerbitzu anitzetako langile izendatzea.
2._2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 10ean argitara eman zen deialdian ezarritako baldintzen arabera egiten da izendapena, eta eragina izanen du izangaia lanpostuaz jabetzen den egunean.
3._Lanpostuak Administrazioko D mailako ordainsariak izanen ditu, gehi Vianako Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.
4._Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.
5._Deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaienetik kontatzen hasita.
Vianan, 2007ko maiatzaren 31n._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0710538