94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FUSTIÑANA

Alkateordeen eta zinegotzi delegatuen izendapenak

Udal honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen, 2007ko ekainaren 22an:

1._Honako hauek izendatu dira Fustiñanako Udaleko alkateorde:

Ignacio Bienzobas Blasco jauna, lehen alkateorde.

María del Yugo Aguirre Morales andrea, bigarren alkateorde.

Eduardo Arrondo Jordán jauna, hirugarren alkateorde.

2._Fustiñanako Udaleko alorreko zinegotzi delegatuak izendatzea, eskumen hauek dituztela: dagozkien zerbitzuak zuzentzea eta oro har kudeatzea, baita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea ere. Azpialorreko zinegotziaren delegazioan ez da sartuko azken ahalmen hori. Hona izendatuak:

Ignacio Bienzobas Blasco jauna, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Alorreko zinegotzi delegatua.

María del Yugo Aguirre Morales andrea, Kulturaren, Kirolaren, Gazteriaren eta Jaien Alorreko zinegotzi delegatua.

Eduardo Arrondo Jordán jauna, Gizarte Zerbitzuen Alorreko zinegotzi delegatua.

Ana Isabel Berrozpe Blasco andrea, Kultura eta Gazteria Azpialorreko zinegotzi delegatua.

Antonio Igea Fernández jauna Kirolaren eta Jaien Azpialorreko zinegotzi delegatua.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 46.1 eta 44.2 artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2007ko ekainaren 27an._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0710535