94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALLIN

Alkateordearen izendapena

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 46.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Dekretatu dut:

Lehendabizikoa._Armando Lara Yoldi jauna Udal honetako alkateorde izendatzea, alkatearen ordez jardun dezan hura kanpoan, eri edo haren kargua hutsik dagoenean.

Bigarrena._Dekretu hau Armando Lara Yoldi jaunari jakinaraztea; sinatu eta biharamunetik izanen du indarra, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Allinen, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0710487