94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Iragarkia 2007ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, maiatzaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murillo el Fruton, 2007ko ekainaren 25ean._Alkatea, Javier Garriz Gabari.

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Bere horretan eutsi zaio 2003ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 31n, argitaratu zen testuari, 15. artikuluan salbu, honela utzi baita:

"15. artikulua. Orokorrean, herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitatearen titularrak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Adinez nagusi izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.

b) Udaleko Biztanle Erroldan inskribatua egotea bi urteko antzinatasunez.

c) Urtean bederatzi hilabetez gutxienez Murillo el Fruton jarraian bizitzea.

d) Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea."

Iragarkiaren kodea: L0710486