94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA. Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Erdiko Zelaia S. Coop.ek egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: Ingurumen zuzendari nagusiaren 1462/2007 Ebazpena.

Eskatzailea: S. Coop. Erdiko Zelaia.

Jarduera: esnetarako behitegia.

Tokia: 22. poligonoa, 111. eta 112. lurzatiak (Arruitz).

Udalerria: Larraun.

Iruñean, 2007ko ekainaren 29an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0710762