94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

224/2007 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Elomendiko zentro igorlera doan bidea berregokitzetik heldu diren soberakinak jasotzeko Eloko 3. poligonoko 220. luzatiko soberakin biltegirako Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena. Sustatzailea Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A., da.

2006ko urriaren 19an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O) letran sartuta dago. Beraz, Ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du.

Proiektua honakoan datza: arestian aipatutako obretako lur eta sastraka soberakinen 500-m³ko biltegia, 2.600m²-ko ustiapen zahar bati dagokion azaleran.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legeko 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Aurkeztutako dokumentazioak, aipatu abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 34. artikuluak ezarritakoa betetzen du edukian eta eran. Neurri zuzentzaile nagusi gisa, lurzatian landare lurra hedatuko da.

Lurraldearen Antolamendu zerbitzuak jarduketa Eloko Arau Subsidiarioekin bat datorrela jakinarazi du. Lurzatia lurzoru urbanizaezin babestuan dago. Laguntza proiektu hau baimentzen ahal da aipatu Arau Subsidiarioen 3.7. artikuluan ezarritakoaren bat, herri lanak burutu eta mantentzeari lotua eta honen zerbitzura dagoen eraikuntza baita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Elomendiko zentro igorlera doan bidea berregokitzetik heldu diren soberakinak jasotzeko Eloko 3. poligonoko 220. lurzatian soberakin biltegirako, Ingurumen ukipenetarako baimena ematea. Sustatzailea Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A., da.

2. Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_Lanak bukatzerakoan hondakinei perfila emanen zaie berriro topografia egoki bat lortzeko.

_Hondakin hauek landare lurrezko geruza batez estaliko dira eta garai egoki batean, bertako landare espezieen nahasketa batekin ereinen dira, 2007ko azaroa baino lehen.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.640,00 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Eloko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 27an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0710573