I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
216/2007 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Ledeako udal mugapeko La Granja alderdian, 3. poligonoko 2. (A, B eta C azpilurzatiak) 3.A, 5.A, 72.A. eta 72.B lurzatietan ureztatzen ahal den eremua handitzeko. Sustatzailea Francisco Javier Octavio de Toledo jauna da.
2007ko urtarrilaren 24an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektuak ureztaketa lurrak 42 Ha-tan handitzea dakar eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko K atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du.
Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ledeako udal mugapeko La Granja alderdian, 3. poligonoko 2. (A, B eta C azpilurzatiak) 3. A, 5A., 72. A eta 72. B lurzatietan ureztatzen ahal den eremua handitzeko, Francisco Javier Octavio de Toledo jauna sustatutakoa, ondoko baldintza hauekin:
_Lurzatiaren mugako ezponda guztiak, beren larre eta sasi mediterranearrekin, eta artadiekin, mantendu beharko dira. Hori dela eta, ukipen zuzena (luberritzea) edo zeharkakoa (lanen fasea) saihestuko da Ledeako 3. poligonoko 2.D, 2.E, 2.F, 2.G (IEAn oker moduan 2.D gisa azaltzen dena), 3.B, 4.T eta 5.D lurzatietan. Salbuespen bakar gisa 3B. azpilursailean, 3. planoak erakusten duen tokian ezponda zeharka gurutzatzea baimenduko da, hau da, gorputz handiko zuhaitzik gabeko tarte motz bat, non ukipen zerrendak zabalera mugatua izanen duen.
_3. planoan "konpondu beharreko eremu landugabe" gisa azaltzen den beste hodiaren zatian, paraleloan doan ibilbide alternatiboa aukeratu beharko da, bai hegoaldetik, labore eremutik, edo bai iparraldetik, bide batetik. Honekin guztiarekin zuhaitzak dituen ezponda 100 bat metroko tarte batean ukitzea saihestuko da.
_3. poligonoko 5. lurzatiaren barneko ezponda txikien balizko luberritzea (hau da, G, H, eta I azpilursailak) antzeko azalera batekin konpentsatu beharko da, luberritu gabeko zerrenda bat bezala geratuko dena, lursail beraren mendebaldeko mugan.
_Ura hartzeko tokia "Aragoi ibaiaren erdialdea" izeneko ES2200030 Batasunaren Intereseko Lekuaren baitan dago, beraz, eremu honetan eraginak txikiagotzeko neurriak areagotu behar dira. Honen inguruan esan behar da ebazpen honek ibaiaren ibilguan inolako lanik ez duela baimentzen. Bestalde, filtrazio txabolan egiten diren lanak ibaiertzeko zuhaitzak moztu gabe eginen dira, eta aldez aurretik ingurumenzaintzari abisatu zaio (Agoizko Erronda).
_Ingurumen ondorioen azterlanean ezarritako prebentzio eta babes neurriak eta neurri zuzentzaileak beteko dira, batez ere eremu landugabeko hodien pasabidearen lehengoratzea.
_Gogorazten da sustatzaileak Ebroko Ur Konfederazioaren adostasun txostena izan beharko duela, batez ere ur-emari kontzesioaren handitzean.
_Sustatzaileak Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (Kultura eta Turismo Departamentua) txosten arkeologikoa eskatu beharko dio. Txosten hori Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean aurkeztuko da, obrak hasi aurretik.
2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Ledeako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko ekainaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0710612